42 urteko mendizale bat hil da Aiako Harrian
Harri asko dauden eremu batean erori zen mendizalea, atzo eguerdian. Ertzaintzaren erreskate unitatea joan zen, baina ezin izan zuten ezer egin.
42 urteko gizon donostiar bat hil zen atzo eguerdian, Aiako Harrian. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, eremu arrokatsu batetik erori zen mendizalea. Inguruan zebiltzan hiru lagunek ikusi zuten gorpua, eta haiek eman zioten abisua SOS Deiak.
Mediku batek hilda zegoela berretsi zuen, eta mendizalearen gorpua Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen egoitzara eraman zuten, autopsia egiteko.