Bost kutsatu berri asteburuan Oarsoaldean
Osasun Sailaren azken datu ofizialen arabera, bina kutsatu berri daude Pasaian eta Errenteria-Oreretan, eta beste bat Lezon.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak plazaratutako azken datu ofizialen arabera, uztailaren 30etik bost kutsatu berri izan dira Oarsoaldean: bina kutsatu berri Pasaia eta Errenteria-Oreretan, eta beste bat Lezon. Oiartzungo daturik ez du argitaratu gaur Osakidetzak.
Osakidetzak atzemandako kutsatu berri guztiak asteburukoak dira; Errenteria-Orereta eta Pasaiakoa larunbatekoa eta igandekoa (bana egun bakoitzeko), eta Lezokoa igandekoa.
Bertan kontsulta daiteke Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioaren inguruan egunero plazaratutako datuen txostena.