2020/8/4

XXXVII. Euskal Herriko Pala Txapelketa irekiaren irabazleak.

Bukaerara iritsi da XXXVII. Euskal Herriko Pala Txapelketa irekia

82 bikotek parte hartu dute denera, eta azken urteetako finalik «politenak» eta «orekatuenak» izan direla adierazi dute antolatzaileek.

Pasaiako Portuko Lezoko moilan 2018ko abuztuaren 2ko sutea.

Pasaiako Portuko sutetik bi urtera ez dela gertatutakoa argitu salatu du Eguzkik

Bi urte hauetan gertakariaren gaineko informaziorik ez dela plazaratu dio talde ekologistak, eta erantzukizunak argitzeko galdegin die alderdi politikoei.

Hamalau urtez azpikoak zaintzeko diru-laguntzak emango ditu udalak.

Hamalau urtez azpikoak udan zaintzeko diru-laguntza eska daiteke

Osasun krisiaren ondorioei erantzuteko Talka eta Suspertze planaren laugarren neurria da abiatutakoa. Irailaren 15era arte izapidetu dezakete eskaera interesdunek.

Fanderiako errota berriz ere ireki dute .

Fanderiako errota berriz ere bisita daiteke

Asteburuetan eta jaiegunetan zabalik dago errota eta bisita gidatu bidez horren historia ezagutzeko parada eskaintzen du.

Bost kutsatu berri asteburuan Oarsoaldean

Osasun Sailaren azken datu ofizialen arabera, bina kutsatu berri daude Pasaian eta Errenteria-Oreretan, eta beste bat Lezon.

Talaiako larrialdi gunearen itxieraren harira zuzenketa egin du udalak

Itxieraren berri ematerakoan errefusa garbigunera bideratu behar zela adierazi zuen udalak, baina organikoarekin bezala, udaltzainekin harremanetan jarri beharko dira herritarrak.

Gehiago