Talaiako larrialdi gunearen itxieraren harira zuzenketa egin du udalak
Itxieraren berri ematerakoan errefusa garbigunera bideratu behar zela adierazi zuen udalak, baina organikoarekin bezala, udaltzainekin harremanetan jarri beharko dira herritarrak.
Orain dela aste batzuk eman zuen Oiartzungo Udalak Talaiako larrialdi gunearen itxieraren berri. Erabilera desegokiak eraman zuen udala erabakia hartzera, baina hasieran emandako informazioan akatsa zegoela jakinarazi du tokiko gobernuak. Izan ere, errefusaren kasuan, herritarrek garbigunera jo behar zutela zabaldu zuten hasieran, eta plazaratutako zuzenketaren arabera, organikoarekin egin bezala, Udaltzaingoarekin harremanetan jarri beharko dira herritarrak 943 49 33 11 telefono zenbakiaren bitartez.