Ostiraletik igandera, 23 COVID-19 positibo berri Oarsoaldean
Ostiraletik igandera, 23 COVID-19 positibo berri izan dira Oarsoaldean. Horietatik gehienak Errenteria-Oreretako kasuak dira, hamahiru.
Oarsoaldean gora doaz COVID-19agatik gaixotu direnen kasuak. Ostiraletik igandera 23 positibo berri daude: hamahiru Errenteria-Oreretakoak dira, sei Pasaiakoak (Antxoko eta Donibaneko bana, lau San Pedro-Trintxerpe osasun eremukoak), hiru Oiartzungoak eta bakarra Lezokoa.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur eman du koronabirusaren azken egunetako bilakaeraren berri, txosten batean. Hori osorik ikusteko klik egin esteka honetan.