2020/8

Alabergako igogailua

Martxan da berriz ere Alabergako igogailua

Matxura garrantzitsu baten ondorioz hainbat astez geldirik egon da igogailua. Mantenua bermatzeko baldintzak ezarri arren, atzerapena ekiditea ezinezkoa izan dela erantsi du udalak.

Hibaikak I. Rosmi Bandera etxera ekarri du [Irudia: Hibaika].

I. Rosmi Bandera etxera ekarri du Hibaikak

Santanderren lehiatu dira San Pedro, San Juan eta Hibaikako ontziak asteburuan, eta bandera bakarra lortu arren, goi postuetan sailkatzea lortu dute Oarsoaldeko bote gehienek.

Oarsoaldeko ontzi guztiak Kantabrian lehiatuko dira asteburuan

San Juan, San Pedro eta Hibaikako liga ezberdinetako eskifaiak Santanderreko uretan ariko dira bihar eta etzi, banderak lortzeko borrokan.

Arditurriko tren berdea Doneztebe plazatik abiatzen da.

Arditurriko tren berdeak zerbitzu gehiago eskainiko ditu hil honetan

Datozen bi asteetarako erreserbak beteta daudela eta, hilaren 20ean eta 27an ere zerbitzua emango du trenak.

Gailur tabernak astelehenean irekiko ditu ateak.

Ateak ireki ditzake berriz ere Gailur tabernak, udalak baieztatu duenez

Positibo bakarra atzeman dute langileen artean, eta beraz, desinfekzio lanak bukatuta, kutsatutako pertsonarekin harreman esturik izan ez duten beharginak lanean has daitezkeela diote erakundeek.

'Festamentua' emanaldiaren irudia [Argazkia: Tio Teronen Semeak]

Kultur emanaldi ezberdinek betetako asteburua Errenteria-Oreretan

WikiBizi Errenteria ibilbideaz gain, 'Agur Etxebeste', Hezurbeltzak taldea eta 'Festamentua' ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek.

'Errimak bi oinetan' ikuskizuna [Irudia: Haatik konpainia]
Auñamendi kalearen bigarren zenbakia eta Saldise plaza lotzen dituen zebrabidea.

Irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ditu udalak Auñamendi kalearen inguruan

Eskailerak konpondu eta eremu guztia lotzeko malda eraikitzeaz gain, zebrabide altuagoa egin dute Auñamendi kaleko bigarren zenbakiaren eta Saldise plazaren artean.

Osasun krisiaren eragina arintzeko udalak diruz lagunduko du merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen tokiko sektorea.

Tokiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak diruz lagunduko ditu udalak

COVID-19 gaitzak eragindako galerak arintzeko helburuarekin, sektorera bideratzeko 250.000 euroko diru-laguntza programa onartu du Pasaiako Udalak.

Pasaia Kayak taldea Donostia-Pasaia-Donostia probaren aurretik [Irudia: Pasaia Kayak]

Antton Aranetak bigarren postua eskuratu du Donostia-Pasaia-Donostia zeharkaldian

Piraguistak lan ezin hobea egin zuen bigarren lekua defendatzeko. Sailkapen orokorreko bigarren postuan mantentzea lortu du Pasaia Kayak taldeak.

Koronabirusa. COVID-19.

Koronabirus positibo berriak izan dira asteburuan Oarsoaldean

Pasaian eta Oiartzunen kutsatu berririk atzeman ez duten bitartean, hiru kasu gehiago zenbatu dira Errenteria-Oreretan eta bat Lezon.

WikiBizi Errenteria.

WikiBizi Errenteriak bisita gidatu berezia proposatu du larunbaterako

Euskal Wikilarien Elkarteak, TEKS sareak eta udalak ibilbide historikoa antolatu dute eta bertan ikasitakoa sarean partekatuko dute ondoren.

Sei pertsona koronabirusagatik kutsatu dira azken 24 orduetan Errenteria-Oreretan

Oarsoaldeko gainontzeko herrietan ez da positiborik zenbatu azken egunean. Hamaika pertsona kutsatu ditu birusak herrian azken astean.

Sareren 'Izan bidea' dinamikaren barruan martxa egingo dute eskualdeko gazteek.

Martxa «berezia» burutuko dute Oarsoaldeko gazteek hilaren 29an

Sarek bultzatutako 'Izan bidea' dinamikaren barruan, Buruntzaldeko gazteekin batera martxa egingo dutela iragarri dute.

leihoa konfinamendua itxialdia koronabirusa

'11 etxe eta kolore' erakusketa auzoetan egongo da ikusgai irailetik aurrera

Nazioarteko kultur aniztasunaren egunaren harira DBHko 3. mailako ikasleek itxialdian zehar egindako argazkiak eta mikrokontakizunak biltzen ditu erakusketak.

Maskara. Musukoa. Neska.Emakumea. Koronabirusa. Covid-19

Bost positibo zenbatu dituzte azken bi egunetan Oarsoaldean

Errenteria-Oreretan hiru kutsatu berri izan dira, eta bana Pasaian eta Oiartzunen. Lezok ez du kasu berririk atzeman hiru egunez.

Oielekuko harrespiletara irteera.

Oielekuko mairu-baratzeak hobeto ezagutzeko parada Luis Mari Zalduaren eskutik

Harrespilen kultur paisaia ezagutarazteko xedez ibilaldi gidatua eskainiko du Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioko zuzendariak larunbatean.

Fanderiako errota berriz ere ireki dute .

Fanderiako errota berriz ere bisita daiteke

Asteburuetan eta jaiegunetan zabalik dago errota eta bisita gidatu bidez horren historia ezagutzeko parada eskaintzen du.

Bost kutsatu berri asteburuan Oarsoaldean

Osasun Sailaren azken datu ofizialen arabera, bina kutsatu berri daude Pasaian eta Errenteria-Oreretan, eta beste bat Lezon.

Talaiako larrialdi gunearen itxieraren harira zuzenketa egin du udalak

Itxieraren berri ematerakoan errefusa garbigunera bideratu behar zela adierazi zuen udalak, baina organikoarekin bezala, udaltzainekin harremanetan jarri beharko dira herritarrak.

Gehiago