Auntxak trikiti ikastaroak eskainiko ditu beste urte batez
'Infernuko hauspoa' jotzen ikasteko saioak bueltatuko dira. Izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi dute. Elizalde Herri Eskolan izango dira saioak.
Auntxa trikiti eskolak hastear den 2020/2021 ikasturtean eskolak ematen jarraituko du. Iñaki Aranaga zuzendariak jakinarazi duenez, infernuko hauspoa esaten zaion instrumentua zein panderoa ikasteko aukera egongo da.
Aurreko urteetan bezala, Elizalde Herri Eskolan emango dituzte saioak. Sei urtetik aurrerako haur eta gaztetxoei daude, oro har, zuzenduta, baina Aranagak nabarmendu duenez, helduek ere izaten dute beren tokia bertan.
Eskolaz kanpoko jarduera izango da. Ordubeteko saio bana emango dute astean behin. Taldekako saio bereziak egingo dituzte, eta urtean zehar ematen diren emanaldietarako prestatzen dituzte ikasleak.
Hainbat metodologiaren bitartez irakasten dute: zenbakien bidez, aurrez aurre, solfeoarekin…
Informazioa behar duenak, edo zuzenean izena eman nahi duenak, honako telefono zenbaki haueako batera deitu beharko du: 943 61 88 39 edo 615 79 05 10. E-posta bidez ere jar daitezke harremanetan.