Entitateek Euskaraldian izena emateko azken hilabetea dela gogorarazi dute
Abendu hasieran egingo da Euskaraldia, eta aurten entitateak izango dira protagonista. Oraindik izena eman daitekeela nabarmendu dute.
Azaroaren bukaera eta abenduaren hasieraren bueltan egingo da Euskaraldiaren bigarren ekitaldia. Estreinako aldian norbanakoak izan ziren protagonista, eta aurtengoan entitateak izango dira.
Euskaraldiaren Oiartzungo lan taldeak gogorarazi duenez, entitate edota lantokiek izena emateko azken hilabetea da iraila. Horretarako, Euskaraldiaren webguneko galdetegia bete beharko da.
Norbaitek laguntza behar balu, edo zalantzaren bat argitu, herriko lan taldearen posta elektroniko helbidera idatz dezake.