COVID-19agatik beste hamalau kutsatu Oarsoaldean
Horietatik zortzi kasu Errenteria-Oreretan atzeman dituzte, hiru Oiartzunen, bi Pasaian eta bakarra Lezon, Osasun Sailak emandako datuen arabera.
Osasun Sailak gaur eman ditu atzo COVID-19agatik kutsatu zirenen datuak. Horren arabera, Errenteria-Oreretan beste zortzi herritar kutsatu dira koronabirusagatik, hiru Oiartzunen, bi Pasaian eta bakarra Lezon. Orotara, beraz, 14 kasu gehiago eskualdean.
Osasun Sailak gaur zabaldu duen txostena osotasunean izateko, klikatu beheko estekan.