Fermiñene eta Arizmendi-Eneko hezetasun arazoak konpondu dituzte
Oiartzungo bi eraikin erreferentzial horietan lanak egin dituzte uda honetan zehar. Obra horiekin hezetasun arazoak konponduko lituzkete.
Fermiñene eta Arizmendi-Enea etxeetan obrak egiten aritu dira uda honetan. Hezetasunak arazoak sortu ditu bi eraikin erreferentzial horietan. Fermiñeneko teilatua aldatu dute, eta txapazko bat jarri dute. Izkinak berritu dituzte baita ere, uraren hoditeria aldatzeko.
Udalaren esanetan, lan horiekin hezetasun arazoak konponduko dira. Gainera, Fermiñene etxea margotzeko aukera baliatu dute. 30.196,94 euroko inbertsioa izan da.