Jesusen Bihotza egoitzako egoiliarra ez da COVID-19agatik hil
Familiaren gertuko iturriek, egoiliarra beste arrazoi batzuengatik hil zela jakinarazi diote udalari.
Jesusen Bihotza egoitzako egoiliarra hil zela jakinarazi zuten atzo, eta COVID-19agatik zendu zela. Gaur udalak informazio hori gezurtatu du. Prentsa ohar bidez azaldu du hildako egoiliarraren familiaren gertuko iturriek okerra dela informazio hori jakinarazi diotela. Informazio berri horren arabera, pertsona hori beste arrazoi batzuengatik hil dela esan du udalak.