Uztailean eta irailean iazko hilabete horietan baino jende gehiago hurbildu da igerilekuetara. Abuztuan antzeko mantendu da kopurua.
Portuko langileen sindikatuak Felix Garciandia presidente ohiak dimisioa eman zuenetik nagusi den ziurgabetasunaren aurrean konponbideak behar direla aldarrikatu du.
Bizilagun taldeak iragarri du udal gobernuarekin izandako bilera bide onetik joan zela eta positiboki baloratzen dutela lehen kontaktua. Hilero herriko gaietan sakonduko dute.
Bizilagunek salatu dute zortzi hilabeteren ondoren hau dela agintaritzaren partetik jasotako erantzun bakarra: Hesi altuagoa herriko paseorik garrantzitsuena mozteko.
Familiaren gertuko iturriek, egoiliarra beste arrazoi batzuengatik hil zela jakinarazi diote udalari.
Mugikortasunaren astearen barruan bi ekintza antolatu ditu udalak ostiralean: Bigarren eskuko bizikleten merkatua, eta bi tailer. Zumardian izango dira denak.
Datorren astelehenean (hilak 21) herriko liburutegietan udazkeneko ordutegia ezarriko da. Horrez gain, COVID-19aren beharrei egokitzeko neurriak ere hartuko dira.
Talaiako garbigunea ordubete gehiagoz egongo da irekita.