Talaiako garbiguneko neguko ordutegia indarrean sartu da
Talaiako garbigunea ordubete gehiagoz egongo da irekita.
Talaia industriaguneko garbiguneak neguko ordutegia du gaurtik aurrera. Horrela, astelehenetik ostiralera bitartean ordubete gehiago egongo da irekita.
Honakoa izango da ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:50era, eta larunbatetan 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 17:50era. Igandero, urte osoan zehar, irekita dago 10:00etatik 13:50era