Pasaiako liburutegiek ordutegi berria izango dute astelehenetik aurrera
Datorren astelehenean (hilak 21) herriko liburutegietan udazkeneko ordutegia ezarriko da. Horrez gain, COVID-19aren beharrei egokitzeko neurriak ere hartuko dira.
- San Pedro: Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:45era.
- Trintxerpe: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:45era eta 16:00etatik 19:45era.
- Donibane: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:45era eta 16:00etatik 19:45era.
- Antxo: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:45era eta 16:30etatik 19:45era.
Honakoak dira ezarri diren arauak:
- Liburutegiko sarrera nagusitik aurrera derrigorrezkoa izango da musukoaren erabilera.
- Sarreran eskuragarri dagoen gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharko dira eskuak.
- Erabiltzaileek bakarka joan beharko dute liburutegietara (12 urtetik beherakoak eta mendekotasunen bat dutenak beste pertsona batekin hurbil daitezke).
- Pertsonen arteko distantzia mantendu beharko da uneoro.
- Bueltatzen diren liburuak sarreran dauden kutxetan utzi beharko dira, orain arte bezala; astebetez gordeko dira berrogeialdian.
- Ikasketa gela: Edukiera mugatuarekin eta distantziak mantenduz eseriko dira erabiltzaileak.
- Trintxerpeko goiko gela eta Antxoko gazteena ezingo dira erabili ikasteko, baina banaka sar daiteke liburuak hartzera.
- Helduen mailegua: Liburuak aukeratzera sar daiteke, gehienez bi pertsona eta 15 minutuz.
- Haurren gela: Soilik liburuak aukeratzera sar daitezke haurrak, gehienez bi pertsona 15 minutuz. 12 urte arte heldu batekin.
- Antolatzen diren jarduera guztietan segurtasun neurriak bete beharko dira.