Talaiako garbiguneko neguko ordutegia indarrean sartu da
Talaiako garbigunea ordubete gehiagoz egongo da irekita.
Talaiako garbigunea [Arg.: Oiartzungo Udala]. Talaia industriaguneko garbiguneak neguko ordutegia du gaurtik aurrera. Horrela, astelehenetik ostiralera bitartean ordubete gehiago egongo da irekita.
Honakoa izango da ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:50era, eta larunbatetan 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 17:50era. Igandero, urte osoan zehar, irekita dago 10:00etatik 13:50era
