Anarirekin hasiko da 'kantaGiltza' zikloa, igandean
Udazkenean hiru saio antolatu dituzte. Eguraldi ona eginez gero, Arizmendi-eneko parkean egingo dute kontzertua. 80 sarrera jarriko dituzte.
Lagun arteko garaia/Bizardia elkarteak kantagiLtza, solasaldi musikatuak zikloa antolatu du. Hiru emanaldi egingo dituzte, sortzailea gertutik ezagutzeko asmoz. Lehenengo gonbidatua Anari izango da.
Kantari azkoitiarrak igandean bi saio eskainiko ditu, ordu eta laurdenekoa bakoitza. Lehenengoa 17:00etan hasiko da, eta bigarrena, 18:45ean.
80 sarrerak agortuta daude. Eguraldi ona eginez gero, baina, beste 80 jarriko dituzte eskuragarri, bost euroan. Momentuan bertan erabakiko zer egin, eguraldiaren kapritxoen arabera. Euria botatzekotan, kontzertua udaletxeko areto nagusian izango litzateke. Edukiera txikiagoa duenez, ezin dituzte sarrera gehiago atera.
Urriko eta azaroko hirugarren igandeetako kontzertuak iragarrita daude. Urriaren 18an Txuma Murugarren hurbilduko da Oiartzunera, eta azaroaren 22an Eñaut Elorrrietaren txanda izango da.