Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Lanera bizikletan joatea sustatuko du proiektu aitzindari batek

Mugikortasunaren astearen barruan aurkeztu dute 'Lanera bizikletan' egitasmoa, erakundeek eta tokiko eragileek bultzatuta.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/09/22
lanera bizikletan

Bidegorrian aurkeztu dute ‘Lanera bizikletan’, Aranguren industrialdearen parean.

Bizikletak, bidegorria eta industriaguneak elkartzen diren toki batean aurkeztu dute Lanera bizikletan egitasmoa. Oarsoaldeko udaletako, garapen agentziako, aldundiko, Don Boscoko eta Gurpil Artea elkarteko ordezkariek aurkeztu dute egitasmoa, Mugikortasunaren Astearen azkeneko egunean.

Gipuzkoan proiektu aitzindaria da Lanera bizikletan. Oarsoaldea aukeratu dute baldintza onak dituelako: industrialdeak ditu bidegorrietatik gertu. Eneritz Arbelaitz Oiartzungo zinegotziak eta Oarsoaldeko Mugikortasun Mahaiko buruak azaldu duenez, zaratarik eta kerik gabeko herriak nahi dituzte.

Erakundeen arteko elkarlana txalotu du: “Denek batera lan egiten baldin badugu, fruitua ona izango da”.

Hiru fase

Oihan Lopez Gurpil Artea elkarteko kideak azaldu du bere elkarteko kideak boluntarioak direla, eta erakundeen babesa eskertu du. Lanera bizikletan egitasmoaren pausoei errepasoa eman die. Hiru fasetan banatuko dira.

Lehenengo fasean, eskualdeko hainbat enpresetako —20-30 bat— langileek zein mugikortasun ohiturak eta baldintzak aztertuko dituzte. Diagnosian honelako aldagaiak hartuko dituzte kontuan: kokapen geografikoa, hiriguneekin lotura, bizikletak uzteko aparkaleku seguruak, arropa bustia uzteko toki egokiak…

Bigarren fasean, dekalogo bat egingo dute, enpresek beren ohiturak aldatzen has daitezen, etxetik lanerako ibilbideak bizikletan susta ditzaten. Oarsoaldea Garapen Agentziak banatuko du material hori.

Dekalogoak markatutakoak enpresa pilotu batean aplikatuko dituzte. Enpresa horrek laguntza zuzena jasoko du proiektua garatu ahal izateko: ekintzak, bizikletaren gaikuntza, mekanika eta mantentze ikastaroak, aholkularitza, laguntza pertsonalizatua…

Gainera, ibilbide luzeei edo desnibel handiari aurre egin behar dieten langileei bizikleta elektrikoak utziko dizkiete aldi baterako. Energiaren Euskal Erakundearen lankidetza izango dute.

Azkenik, Don Bosco Lanbide Heziketako ikastetxeak parte hartuko du. ETHAZI zikloko ikasgeletan erronka bati aurre egingo diote: bizikletentzako aparkalekuak diseinatu eta eraikiko dituzte. Eskatzen dituzten enpresetan jarriko dituzte.

Gipuzkoara hedatu

Rafaela Romero Gipuzkoako Mugikortasun diputatuak hartu du hitza. Bere esanetan, aisia eta ariketa fisikoa egiteko erabiltzeaz gain, bidegorriek garraio sarearen parte izan behar dute. “Ke isuririk gabeko planteamendua egin nahi dugu, eta bidegorri sarearen aldeko apustua egin”, gaineratu du.

Iragarri duenez, Lanera bizikletan proiektuak emaitza onak ematen baditu, eredugarri izango da, eta Gipuzkoako beste eskualde batzuetara esportatuko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.