Oiartzungo antzerkizaleak igandean hasiko dira arnasa hartzen
Martxotik etenda egon ondoren, 'Matriuska' antzezlanarekin hasiko da antzerki denboraldia. Sarrerak Kastron eros daitezke, goizetan.
Sei hilabete pasatxoko egoera itoaren ondoren, Oiartzungo Antzerkizaleen teatro programazioa datorren igandean —hilak 27— bueltatuko da, haize freskoarekin.
Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga aktoreek Matriuska antzezlana taularatuko Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan (sinopsia, behean). 19:00etan hasiko da emanaldia. Antzezlan horrek Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko irabazlea da, komedia sailean.
Sarrerak salgai daude Kastro Berri tabernan (goizetan), bost euroren truke. Udaletxeko aretoak 40 lagunentzako edukiera dauka. Sarrera guztiak salduko ez balira, emanaldia hasi baino lehen jarriko dituzte salgai, udaletxean bertan.
Ohi bezala, maiatzera arte iraungo du antzerki denboraldiak, eta abenduan haurrentzako emanaldiak izango dira.
Sinopsia
Etorkizun berri bat eraikitzeko giltza beraien esku dago. Emakume guzti horiek utzitako ondarearen bidez mundua eraldatzera datoz mesias berria eta bere laguntzailea. Bada garaia bere dohainen ardura hartu eta erronka berriari adarretatik heltzekoa. Bada garaia munduari begiak zabaltzekoa. Bada garaia beren barruan zer dagoen ikusi eta ekintzara pasatzekoa