Udaleko administrariak berdintasun politiketan formatzen ari dira
23 administrarik formazio saioak jasotzen ari dira. Berdintasun politiketan oinarrizko printzipioak ezagutu dituzte.
Oiartzungo udaletxean lan egiten duten 23 administrari berdintasun politiketan formakuntza saioak jasotzen ari dira egunotan. Udalak adierazi duenez, berdintasun politiken oinarrizko printzipioak ezagutzeaz gain, administrari lanpostuei zuzendutako formakuntza ere jasoko dute.
Bi saio egingo dituzte, bost orduko formazioa jasotzeko. Atzo egin zuten lehenengo saioa, eta datorren astean egingo dutenarekin bukatuko da.
“Berdintasun politiketan formakuntza izatea ezinbestekoa da udal jarduna berdintasun ikuspegiarekin egiteko”, adierazi du udalak. Horregatik, berdintasunaren lanketa udaleko langile eta erakunde askorekin egin dute: zinegotziekin hasi, ondoren teknikariekin eta, orain, administrariekin.