'Matriuska' antzezlanerako sarrerak bukatu dira
Antzerki gosea dago Oiartzunen. Hala iradokitzen du, behintzat, datorren igandeko emanaldirako sarrera guztiak bukatu izana. Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak eman du horren berri.
Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga aktoreek Matriuska antzezlana jokatuko dute udaletxeko pleno aretoan, 19:00etan hasita.