Zaporeak Lezon ibiliko da jakiak biltzen larunbatean
Kultura aretoan egongo dira egitasmoko boluntarioak jakiak biltzen, 09:00etatik 19:00etara. Moriako kanpamentura bidaliko dituzte jakiak.
Euskal Herriko jaki bilketa egingo du Zaporeak egitasmoak asteburuan. Lezon ere izango da, bihar (larunbata). Greziako Lesbos uharteko Moria kanpamentuko errefuxiatuak laguntzeko jakien bilketa da egingo dutena, han dabiltza lanean Zaporeak egitasmokoak. Iraila hasieran erre egin zen kanpaleku erraldoi hori.
Kultura aretoan (Donibane kalea, 2) egongo dira proiektuaren boluntarioak jakiak biltzeko prest biharkoan, 09:00etatik 19:00etara. Herritarrei honako gaiak eramateko eskatu diete bereziki: arroz luzea, garbantzuak, dilistak, babarrunak, makarroiak, atuna eta sardinak (latan), oliba olioa, espeziak, esne hautsa eta barratxo energetikoak.
Oarso Bidasoan, Errenteria-Oreretan eta Irunen ere egingo dituzte bilketak (bilguneen zerrenda ordutik ordura handitzen ari da).
- Errenteria-Oreretan: Errenkoalde merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkartean (Beheko kalea, 2), gaur (ostirala) 09:00etatik 19:00etara utzi ahal izango dira herritarren elikagai dohaintzak Zaporeak-en esku. Larunbatean (hilak 26), 10:00etatik 13:00etara.
- Irunen: Palmera Montero guneko BM supermerkatuan egingo dute bilketa, gaur (ostirala) 17:00etatik 21:00etara utzi ahal izango dira herritarren elikagai dohaintzak Zaporeak-en esku. Larunbatean (hilak 26) ordutegia zabalagoa da, 10:00etatik 21:00etara.
Elikagaiak uzteaz gain, diru ekarpen bidez ere lagun dakioke Zaporeak egitasmoari. Bizum bitartez, edo kontu korrontean dirua sartuz egin daiteke hori. Behean xehetasunak: