Baga, Biga, Ligako finala jokatu dute, guztientzako sariekin
Biyurrienea Oiartzungo gazte taldeak antolatzen duen txapelketako finala jokatu dute gaur Elizalde Herri Eskolako jolastokian.
Biyurrienea Oiartzungo gazte taldea Baga, Biga, Liga egitasmoa antolatu du uda honetarako. Sei talde elkartu dira Elizalde Herri Eskolako jolastokian, eta beste hainbeste joko edota erronkari egin behar izan diote aurre.
Joko bakoitza gainditzean txartel bat eman diete, eta sei txartel lortzen zituztenek koordenada bat eskuratu dute. Koordenada horiekin lotu dituzte sariak: herriko taberna eta jatetxeetan otordu bat lortu ahal izan dute. Bonuak ere eman dituzte.
Parte hartu duten guztientzako sariak banatu dituzte. Sei talde finalistentzako, baina baita gainontzekoentzako ere. Biyurrieneak eskerrak eman dizkie herriko ostalariei, hainbeste sari banatzeko aukera eman dietelako.
Bukatu da Baga, Biga, Liga, baina ziur Biyurrienekoek zerbait dutela esku artean.