Jarduera ekonomikoaren gaineko zerga ordain daiteke bihartik aurrera
Azaroaren 10era arte ordaindu ahal izango da zerga hori. Ordainketa helbideratuta dutenei urriaren 29an kobratuko diete.
Jarduera ekonomikoaren gaineko zerga ordaintzeko epea bihar —urriak 1, osteguna— zabalduko dutela gogorarazi du Oiartzungo Udalak. Zerga hori ordaindu behar dutenek azaroaren 10era arteko epea izango dute.
Ordainketa helbideratuta dutenei urriaren 29an kobratuko diete.