Tortura aztertuko duen filma finantzatzeko crowfundinga abiatuko du Iriartek
'Krask soinua' filma prestatzen ari da Mirokutana ekoiztetxea. Urriaren 8an proiektua finantzatzeko crowfundinga abiatuko du.
Ander Iriarte zinegile oiartzuarrak jakinarazi duenez, crowfundinga abiaraziko du datorren astean. Urriaren 8tik aurrera, Krask soinua Mirokutana ekoiztetxearen proiektu berriaren finantzazioan lagun daitekeela iragarri du.
Dokumentalak Paco Etxeberria auzi medikuak zuzendutako Euskal Herriko tortura eta tratu txarren ikerketa proiektua hartuko du oinarri bezala. Torturak Euskal Herrian zein Mendebaldeko herrialdeetan izandako hedadura eta eragina erakusteko asmoa du Krask soinua dokumentalak.
Crowfundingaren berri izateko, sare sozialetako hainbat profil jarraitzeko eskatu dute, twitterren, Facebooken eta Instagramen.
Proiektuari ahalik eta bozgorailurik handiena emateko eskaera egin dute: “Egun hauetan proiektuari bozgorailua emango dion sarea sortzen saiatzen ari gara. Beraz, eduki hori zure sare sozialen barruan komenigarri iruditzen zaizunarekin partekatzeko libre senti zaitez, eta edozein proposamen edo ekintzatarako prest gaude”.