
Bukatzear da OTXEn izena emateko aukera. 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoentzat dago prestatua Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolaren eskaintza.

Abenduaren 5ean Donostiako Kursaalen Joxan Goikoetxeak zuzendutako emanaldia eskainiko dute, goi mailako hainbat kantarirekin.

Positibo horietatik gehienak Errenteria-Oreretan eta Pasaian izan dira, hogeita lau eta hamazazpi, hurrenez hurren.

Positiboa konfirmatu bezain pronto protokoloa martxan jarri du ikastetxeak Osakidetzak adierazitako neurriak ezarrita.

Turismoaren eta bisitarien masifikazioari aurre egiteko neurriak faltan bota ditu udara honetan Pasaiako alderdiak. Herriaren orotariko beharrak 'Noiz arte?' izeneko bideo batean bildu dituzte egoera ikusarazteko.

Pandemia barrutik nola bizitzen ari diren, zein eragina izaten ari den presoengan zein haien senide eta lagunengan aztertuko dute hilaren 30ean, eta hausnarketarako bidea zabaldu, Sare Herritarrak antolatu duen hitzaldiarekin.

Ia ezustean, igotzeko aukera esku artean izan du San Pedrok. Pena, baina ez du lortu. Dena dela, herritarrek harrera beroa egin diete arraunlariei.

Hondarribia Euskotren Ligako partaide izango da 2021 sasoian, play-offa irabazi duelako. Hibaikak lan oso txukuna egin du, gaur irabaziz.

San Pedrori asko zaildu zaio igoera, play-offeko estropada izugarri ona egin arren. Bosgarren izan da, baina irabazletik bost segundora.

Zailago du igoera Hibaikak, gaurko play-offeko lehen jardunaldian hirugarren izan delako. Bihar da kanporaketaren bigarren jardunaldia.

Udazkeneko lehen asteburua oparo dator kulturari dagokionez Lezon. Antzerki eta musika emanaldiak jasoko ditu Herri Eskolako jolastoki estaliak.

Herrerako Sukaldea proiektua Errenteria-Oreretara hurbilduko dute haren sustatzaileek Lau Haizetara Euskaltzaleen Topagunearen eskutik.

COVID-19ak izandako eragin ekonomikoak aztertu ondoren, udal gobernu sozialistak datorren urteko zerga, tasa eta prezio publikoak blokeatzeko proposamena egin du.

Saioa 18:00etan izango da Reina Aretoan segurtasun neurriak bermatuta.

Hirugarren dinamizazio kanpainaz gain, beste ekintza bat jarri du martxan udalak Bizi Errenteria Iniziatibaren barruan. Ile-apaindegiak eta liburu dendak batu ditu horretarako.

Ikastaroak astelehenetik ostiralera 17:00-19:00 tartean dira, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara. Segurtasuna bermatzeko neurria da.

Gaur egitekoa zuten saioa, baina astebete atzeratuko dute. Hilaren 29an hitz egingo dute Albert Camusen 'Izurria'-ri buruz.

Gazte-gaztetatik klubean ibilitakoa da Zaldua. Arraunlari eta lemazain lanak egiteaz gain, harrobiko taldeen entrenatzaile izandakoa da.

20, 21, 26 eta 27 urte dituzte atxilotuek eta aurrekariak dituztela azaldu du Segurtasun Sailak. Epailearen aurrera eraman zituzten atzo bertan; laurak espetxera bidali ditu.

Antxo Areto Futboleko B taldeak bihar emango dio hasiera denboraldiari, lehen entrenamendu ofizialarekin. Ligako lehen partida urriaren bukaera aldera jokatuko dute.