
Gaurko azken etapan sailkapen nagusian postu bat hobetzea lortu du, eta munduko txirrindulari onenen artean dagoela azaldu du errenteriarrak.

Bi fasetan egingo dute plana. Lehenean mugikortasun alorrean egun Lezok bizi duen egoeraren gaineko azterketa eta diagnosia osatzea da asmoa.

COVID-19an positibo izan diren lau egoiliar hil dira Jesusen Bihotza adinekoen egoitzan aste honetan.

Eusko Label Ligara igotzeko play-offa izango du jokoan San Pedrok asteburuan. Zarautz, Pedreña, Ares eta Samertolameu izango ditu aurrean.

'Madalen' trainerua Euskotren Ligara igotzeko play-offean izango da, Hondarribiarekin, Tolosaldearekin eta Caborekin batera.

Leher eginda eta baliabiderik gabe. Horrela daude osasungintza publikoan ari diren langileak eta gaur kalera atera dute haserre eta neke hori herritarrekin batera.

Bigarren urtea dute elkarrekin Artola eta Belintxon dantzariek euskal dantzako bikotetako txapelketetan. Lau aldiz parte hartu dute, eta hirutan izan dira garaile. Urteko hitzordu nagusia Seguran dute, Euskal Herriko Dantza Txapelketan

Pasaiako Jabetze Eskolak herriko emakumeek konfinamenduan zehar bizi izan duten errealitatea lantzeko laborategiak barne hartu ditu aurten. Gune horren gidariak saio horien garrantziaz aritu dira.

AHTaren merkantzietarako saihesbidearen proiektuaren fase informatiboa pasatu berri da. Oposizioaren arabera, kalte handiak sortuko ditu linea bat egiteak.

Une honetan COVID-19arekin kutsatutako 16 egoiliar dira Jesusen Bihotza egoitzan.

Bost norgehiagoka jolastu dituzte Madalensoron, eta horietako bitan nagusitu dira. Sei partida galdu dituzte pilotariek.

Arropari bestelako erabilera ematea, oinarrizko joskintza jakintza jasotzea du helburu tailerrak, baina baita emakumeen arteko elkarren ezagutza sustatzea eta haien arteko sareak sortzea.

Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketen artean urrezko zortzi domina, zilarrezko bi eta brontzezko beste hiru lortu dituzte arraunlari sanjuandarrek.

22 urte zituen Jose Antonio Cardosa Gonzalezek, eta gaurko egunez duela 31 urte hil zuten.

Haurtzaro Ikastolako ikaslea da Maritxalar. Ikastetxe hori izan da lehiaketara lan gehien aurkeztu dituena, 164 bidalita.

Energia iraunkorrerako ekintza planaren jarraipena egin du udalak. Bi urtean behin egiten du jarraipen hori eta azterketaren emaitzen arabera, 2018 urtera arte 80.000 tCO2b (karbono aztarna) baino gehiago murriztu da BEG berotegi efektuko gasen isurketa udalerrian.

Bertsolari eta kazetari hendaiarrak 'Miñan' liburua aurkeztuko du urriaren 1ean, Oiartzungo hiru eragilek gonbidatuta.

Batzar irekia da, eta 16:30ean hasita egingo dute Oroitzene AEKren egoitzan. Entitateei bereziki izena emateko deia egin diete.

Errenteria-Oreretako nagusienei begirako kontzertua 12:30ean hasiko da, Koldo Mitxelenak jolastoki estalian. Gonbidapena behar da joateko.

Antolatzaileek adierazi dute COVID-19ak erabat baldintzatu duela euren jarduna, eta herritar nahiz boluntarioen osasuna lehentasun izan dute.