2020/9

Oroimin: sorkuntzatik atzera begirada

Amonei aitortza egin diote sorkuntzatik Ainhoa Redondo ilustratzaileak eta Saioa Matxain moda diseinatzaileak. ‘Oroimin’ proiektua abiatu dute, eta arrain saltzaileen estanpazioarekin jantziak sortzea izan da lehen urratsa .

tontorrak sare oiartzun

Oiartzuarrek hiru tontorretik aldarrikatuko dituzte presoen eskubideak

Sarek Euskal Herriko 650 tontorretara igoera antolatu du urriaren 3rako. Oiartzunen Erroibide, Munanier edo Zariara igoko dira

Ezer Gaizkiko jabeak lasaitasunerako deia egin du: "Tabernan ez da fokurik izan"

Jabeak COVID-19an positibo eman du eta taberna itxita dago. Argi utzi nahi izan du, baina, berea dela kasu bakarra eta establezimenduan ez dela inongo infekzio-fokurik izan.

Lezoko udazkeneko kultur agenda aurkeztu dute

Udazken honetan haurren eta helduen arte eszenikoa izango dira ardatz. Lezoko kaleak antzerkiz, musikaz eta dantzaz josiko dituzte.

Munduko txapelketan lehiatuko da Ane Santesteban

Santestebanek, iraupen lasterketan hartuko du parte; hilaren  26an, larunbatarekin egingo dute proba hori.

bidegorria oiartzun seinalizazioa

Bidegorriko seinalizazioa berritu dute, uniformatzeko

Lurreko zein zutikako seinaleak berritu dira uda honetan. Egoera kaskarrean zegoena konpondu, eta berria ere jarri dute.

Bir-ziklatu aurkeztu dute, bizikletak berreskuratzeko proiektua

Gaur egun, Gurpil artean elkarteak Oarsoaldean abian jarritako tailer hori baino ez dago Gipuzkoan, "Bir-ziklaturen helburua da Gipuzkoako beste eskualde bakoitzak haren antzeko tailer bat izatea".

Egoera berrira egokitutako aisialdia izango dute eskura haur eta gazteek

Programek 0-18 urte arteko haur eta gazteei erantzuten diete, baita haien familiei ere 0-12 urte arteko haurren kasuan. Familia Gunea, Familian Jolasean, Ludotekak, Gaztelekuak eta Kuadrillategi izango dituzte aukeran Errenteria-Oreretako haur eta gazteek, segurtasun neurriak egoki bermatuta.

euskaraldia 2020 oiartzun

Euskaraldian izena eman duten entitateek pausoa ematera animatu dituzte gainontzekoak

Hizkuntzen kudeaketan aurrerapausoak emateko eskatu dute Euskaraldiko batzordeak eta eta parte hartzen ari diren entitateek.

oiartzun igerilekua 2020 balantzea

Udako igerilekuen bisitari kopuruarekin pozik dago Oiartzungo Udala

Uztailean eta irailean iazko hilabete horietan baino jende gehiago hurbildu da igerilekuetara. Abuztuan antzeko mantendu da kopurua.

Pasaiako Dantza Festibala urriaren lehenengo astean izango da

Koronabirusagatik ekainean izatekoa zen dantza jaialdiaren bigarren edizioa atzeratu behar izan zen. Azkenean, urriaren 1etik 4ra egitea aurreikusi da.

'Pasaia Musikal'-ek ikasturteari hasiera emango dio datorren asteazkenean

Pasaiako Musika Fundazio Publikoak hilaren 23an hasiko du 2020/2021 ikasturte berria. Oraindik izena eman daitekeela iragarri dute.

Atxilotu bat eta bi ikertu, lapurreta baten harira

Goizaldeko ordu biak aldera deia jaso dute ertzain etxean Iztieta auzoan hainbat pertsonen arteko liskarraren berri ematen.

Udalak diru laguntzak emango dizkie autonomo eta mikroenpresei

Pasaiako Udalak iragarri du COVID-19ak eragindako galera ekonomikoak arintzeko gehienez 1.000 eurokoa izango den laguntza eskainiko diela sektoreko langileei. Eskaerak urriaren 30a arte aurkez daitezke.

Ekintza egitarau oparoa liburutegian, haur eta helduentzat

Astelehenean zabalduko dute liburutegian antolatutako ekintza sortan izena emateko epea. Urritik aurrera jarriko dituzte martxan tailer guztiak, haurrei eta helduei begira, egungo egoerara moldatu eta talde txikiagoetan.

kantagiltza anari

Anarirekin hasiko da 'kantaGiltza' zikloa, igandean

Udazkenean hiru saio antolatu dituzte. Eguraldi ona eginez gero, Arizmendi-eneko parkean egingo dute kontzertua. 80 sarrera jarriko dituzte.

oiarpe

Oiarperen partiden kartelera eta bote luzeko programazioa (2020-09-18)

Pilota elkarteak martxa hartuta dabiltza honez gero, eta asteburuan partida dezente jokatuko dituzte, Oiartzunen zein kanpoan.

[Datu eguneratuak] Hiru egoiliar hil dira Jesusen Bihotza erresidentzian aldundiak emandako datuen arabera

Hirurak positibo izan ziren COVID-19an. Heriotza horiek guztiak aste honetan izan dira, asteartean, asteazkenean eta ostegunean, zehazki.

Gehiago