
Doakoa da emanaldia, baina bertaratzeko ezinbestekoa izango da gonbidapenak eskuratzea Niessen Kulturguneko leihatilan, bihartik aurrera.

Bidez Bide elkarteak egindako dokumental honetan, kartzelako errealitatea ezagutzeko balioko du, ikuspegi feminista batetik. Hiru preso ohiren testigantzak ditu.

Hilaren 26an ibilbide biografikoa egingo dute, hirugarren aldiz. Itxaron zerrendan daudenek izango dute lehentasuna.

Pasaiako Udaltzaingoak azokak egiteko eskaerei ezezkoa eman die, argudiatuz egungo osasun egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak ezingo direla bermatu.

Hilaren 19ra arte dago zabalik. Gutxienez 20 euroko erosketa egiteagatik, sei euroko deskontua balia dezakete bertaratzen direnek.

Oiartzungo Irakurketa Taldeak urteko azkeneko saioa egingo du gaur arratsaldean. Sormen kolektibotik ateratako liburua komentatuko dute.

Herri barruko garraio zerbitzua eta hezkuntza zentroetako autobusak erabiltzen dituztenentzako egoera hobetzeko jarri dituzte markesinak.

Lehiaketaren 35 urteko bidean, lehen aldia da hiru sail horietan pertsona bera saritzen dutela.

Oposizioko alderdiak ez du bat egin PSE-EEk eta EAJk 2021erako aurkeztutako aurrekontu proposamenarekin: "Ez du jende zaurgarria erdigunean jartzen".

Belabaratz aterpearen ateak zabaldu ditu berriro udalak, kale egoera bizi duten pertsonentzat. Egoera hori bizi dutenei ezin diola bizkar eman esan du udalak, eta baliabide egokiak eskaini ahal izateko, ezinbestekoa jo du erakunde arteko elkarlana, "gure ustez, handiagoa izan behar duena".

Hilaren 24an zein 31n Xorrolak zein taxibusak ematen duten zerbitzua lehenago bukatuko da, eta jai egunetan, jai.

Bilkura datorren larunbatean izango da, 12:00etan, Pasaiako udaletxearen aurrean. 'Demokrazia' lelopean, bat egiteko deia egin diete herritarrei.

Atzo, Oarsoaldeko lau herrietan zortzi positibo izan ziren orotara, horietatik sei Errenteria-Oreretan. Oiartzungo eta Lezoko tasak 200dik behera daude.

Hezurbeltzak taldeak kontzertua emango du gaur Gezalan; sarrerak agortu egin dira. Bihar haurrentzako txotxongiloak daude, eta igandean antzerkia.

“Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz” lelopean, lehen hitza euskaraz egiteko gai direnei zuzendutako kanpaina jarri du martxan Jaurlaritzak.

Neguko eta udaberriko Jabetze Eskolaren eskaintzak elikadura, sormena eta zaintza emozionala ditu ardatz. Ikastaroak Antxon eta Trintxerpen izango dira.

Errenteria-Oreretan, Oiartzunen eta Irunen auto karabanak egingo dituzte. Ondoren Lanbarrenen elkartuko dira, elkarretaratzea egiteko.

W. A. Mozarten Koroatze meza interpretatuko du abesbatzak.

Larunbatean egitekoak ziren Aizkolari Gazteen II. Xanisteban Saria. Kirolari profesional edo semiprofesionalak ez direnez, ezin da egin.

Urteko hirugarren zatia da ordaindu behar dena.