2020/12

olentzero oiartzun

Olentzero eta Mari Domingik eskutitzak jasoko dituzte, baina ez eskura

Osasun neurriak zehatz-mehatz beteko dituzte, eta horregatik postontzia jarri dute bibliotekan. Eskutitzak Internet bidez ere jasoko dituzte.

Oiartzun ibaira isurtzen diren ur zikinak saneamendu sarean sartzea exijitu du Eguzkik

Arazoari irtenbidea ematea Lezoko Udala eta Errenteriako Udalari dagokiela azaldu du taldeak, "eraikinak Lezon kokatuta egonik ere, ur zikinak saneamenduko sarera bideratzeko Oreretako lurretatik pasa behar baitira".

Sare Oiartzunek hilaren 27rako antolatutako erronkaren nondik norakoak azaldu ditu.

Joanes Larretxea etxera dezaten bidea izango dira hilaren 27an

Doneztebe plazan jarriko dituzten makina estatikoetan oinez, korrika, bizikletan edota arraunean kilometroak pilatzera gonbidatu ditu Sarek oiartzuarrak.

Errenteria-Oreretako taberna gehienak ireki dituzte.

[Galeria] Oarso Bidasoko ostalari gehienek pertsianak igo dituzte berriro

Ezberdintasun nabariak antzeman ditu HITZA-k Errenteria-Orereta, Oiartzun eta Hondarribiaren artean; azken honetan, momentuz, ateak ez zabaltzea erabaki dute ostalari askok.

Hamarnaka lagunek Merkatuzarren bat egin dute topaketa feministak jarraitzeko asmoz.

[Galeria] Hasi dira Emakume Abertzaleon VIII. Topaketa Feministak

Dozenaka lagunek bat egin dute Merkatuzarren topaketa birtualak jarraitzeko helburuarekin. Egun osorako egitaraua aurreikusi dute.

Mendebaldeko Saharari elkartasun keinua

udaletxeko balkoian Saharako bandera zintzilikatu dute gaur arratsaldean Aizpea Otaegi alkateak, M. Liman Mohamed Ali eta Mouna Beshni Errenterian bizi den sahararrak.

Herriko produktuak, etxean, euro truke eta era iraunkorrean

'nikErrenterian' erakusleiho digitalaren banaketa sistema aurkeztu dute gaur goizean. Bezeroari euro batengatik helaraziko dizkiote produktuak, bizikletan.

Hitzen Lihoak aurrera egingo du asteburuan

Mahai-ingurua, antzerkia, ibilbide gidatua eta irakurketa jarraia izango dira asteburuan. Bestalde, Xabier Lete omentzeko kontzertua dago igandean.

Haurren ahotsa eta irudimena behar dute mundua hobetzeko

Egoera gogorrak uzten ari da pandemia. OarsoIrriak iniziatiba jakitun da, eta herri dinamika berezia proposatu die haur eta familiei.

Maskara gardenak erabiltzen dituzte Egiluzeko irakasleek.

Mugei aurre egiteko maskara gardenen aldeko apustua egin du Egiluzek

Entzuteko eta ahoskatzeko zailtasunak dituzten ikasleei bidea errazteko batetik, eta txikienek euren irakasleekin konfiantza hartzeko, bestetik, martxan jarritako neurria da.

Pasaiako liburutegiek ordutegi berezia izango dute Gabonetan

Gabonetako jaiak direla medio, udalerriko lau liburutegiak itxita egongo dira hil honetako nahiz urtarrileko hainbat egunetan.

Odol ematea oiartzun abendua 2020

Ostegunean egingo dute urteko azkeneko odol ematea

Manuel Lekuona bibliotekan eman ahal izango da odola, ostegun arratsean. Segurtasun kontuengatik egingo dute han.

zuberoa

Zuberoako izarraren dirdira ez da itzali

2021ean Michelin Gidan izarra duten jatetxeen zerrenda ezagutarazi dituzte. Hego Euskal Herriko 28 jatetxe daude sartuta.

oparitu oarsoaldea

Oarsoaldea bera ere oparien zakuan sar daitekeelako

Oarsoaldea Garapen Agentziak egun hauetan egin daitezkeen hainbat aisia jarduera gogorarazi ditu: museoen bisita, gastronomia, ostatu hartu...

Musikak eta txotxongiloek hartuko dute Juanba Berasategi igandean

Datorren igandean, hilak 20, 'Kontukantari' taldeak euskarazko hamar haur kantuen kontzertu antzeztua eskainiko du 18:30ean Donibaneko aretoan.

COVID-19agatik kutsatutako beste sei egoiliar, Sanmarkosenen

Une honetan, Oarso eta Bidasoko herrietako bi adinekoen egoitzetan dauden COVID-19 positibo aktiboak: Errenteria-Oreretako Beraun auzoko Sanmarkosene da bata, eta Irungo Inmakulada egoitza bestea.

Touringek Gabonetako loteriaren zozketako hainbat txartela baliogabetu ditu

Touring Kirol Elkarteak loteriaren salmentan eta erosketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkie.

Mugimendu antinuklear eta ekologistari aitortza, Gladys del Estali buruzko dokumentalarekin

Del estal ez zen izan garai hartan bortizki erail zuten bakarra. Gazte ekologistaren aurretiazko eta ondorengo gertakariak jasotzen ditu filmak, eta garaiko euskal gizartearen gehiengoa erakarri zuen mugimendu soziala irudikatzen du.

COVID-19agatik, aurreko asteburuan baino kutsatu gehiago Oarsoaldean

Hilaren 4tik 6rako asteburuan 35 kutsatu izan ziren Oarsoaldean, eta honetan 38. Tasek, ordea, behera egin dute herri guztietan.

Asfaltatze lanak direla eta, trafikoan aldaketak bihar

Juan Olazabal eta Kortsario Ikutza kaleetan egingo dituzte asfaltatze lanak.

Gehiago