Karpa barruan ez, balkoietan ospatuko da Antxoberfest

Antxoko garagardoaren festa bertan behera geratu arren, antolatzaileek ekintza bereziak iragarri dituzte astebururako, jaiak bizirik jarraitzen duen seinale.

Ohitura aldaketak etxean hasten direla erakutsi dute hamarka pasaitarrek

Hainbat astez edukiak bildu eta gero, Etxealditik Euskaraldira egitasmoaren harira egindako bideoa partekatu dute Pasaiako Euskaraldiko kideek.

Escape Rooma, Oreretako Gazte Asanbladaren proposamen berria

COVID-19ak eragindako osasun larrialdia hasi zenetik egin duten moduan, oraingoan ere herritarrak eta herria zaintzera datoz, eta horretarako aisialdia eta Oreretaren ezagutza sustatzeko proposamen berria landu dute.

Lau kutsatu berri Oarsoaldean azken orduetan

Lauretatik hiru, Errenteria-Oreretan izan dira, eta bestea, Pasaian. Lezon eta Oiartzunen ez da kutsatu berririk izan azken orduetan.

IAGO IRIXOA CORTES, HISTORIALARI ETA IKERLARIA

Zein harreman zuen Errenteriak ondoko herriekin?

Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, hirugarrena.

bonoak merkataritza

Herriko merkataritza suspertzeko bonoak aterako dituzte

Datorren asteartetik aurrera, merkatariek izena eman dezakete bonoen udalaren kanpainan parte hartzeko. Diru laguntza lerro bat ere zabalduko dute.

koronabirusa oiartzun bideoa

0 faserako aholkuak bideo batean jaso ditu udalak

Oinarrizko prebentzio neurriak hartzeko eskatu die udalak herritarrei. Neurriak zeintzuk diren laburbildu dituzte bideo batean.

Bizikletaren erabilera sustatzea da helburua.

Leiho bat zabalik kirolarientzat

Kirola egiteko jarraibideak eman ditu horren harira Kirol sailak, eta horiek arduraz betetzeko eskatu.

Lezoarrak ez diren 100 lagun baino gehiago eten ditu udaltzaingoak Altamiran

Lezoko Udaltzaingoa herriko sarbideak kontrolatzen hasi da paseoak eta kirola, norberaren udalerritik irten gabe egin behar dela gogorarazteko.

[Galeria] Bidegorria, bizirik

Gogoz hartu dituzte herritarrek Espainiako Gobernuak itxialdia arintzeko hartutako neurriak. Larunbatetik, Oiartzungo bidegorria jendez bete da, paseatu edo kirola egiteko.

'Begiradak leihoetatik' film kolektiboa estreinatuko dute igandean

Herritarren erantzuna "itzela" izan dela dio udalak: "150  bideotik gora jaso ditugu filma osatzeko. Eskerrak eman nadi dizkiegu herriak bizi duen egungo egoeraren autoerretratu filmikoa sortzeko euren pieza txikiak bidali dituzten guztiei".

COVID-19ari aurre egiteko elkarlana ontzat jo du PSE-EEk

Joan den ostiralean udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek adostuta aurkeztu zuten Talka eta Suspertze Plana konpromisoz eta arduraz egindako urratsa izan dela esan du Jose Angel Rodriguez alderdi sozialistaren bozeramaileak.

euskal herria plaza aparkalekua

Euskal Herria plazako parkinaren erabilera baldintzak lehengoratuko dira

Datorren astelehenetik aurrera, txandakatutako aparkatzea sartuko da berriro indarrean. Egunean zehar, ordu eta erdiz aparkatu ahal izango da.

Azoka txikiak, berriro zabalik astelehenetik

Elikagaiak saltzen dituzten postuak baino ezingo dute parte hartu azoka txikietan, eta gainera segurtasun distantzia eta higiene neurriak bermatu beharko dituzte saltzaile zein erosleentzat.

Bina positibo gehiago Lezon, Errenteria-Oreretan eta Pasaian

Bina positibo gehiago Lezon, Errenteria-Oreretan eta Pasaian koronabirusagatik. Oiartzunen berdin mantentzen da infektatuen kopurua.

Mendiburu 14

Mendiburu 14ren euste-hormak egiten hasiko dira astelehenean

Pasa den astean hasi ziren berriro lanean, eta euste-hormak ezartzeko garabiak muntatu dituzte. Astelehenean hasiko dira lanarekin.

Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatu dute Errenteria Musikalen

Bideo ederra osatu dute eta sare sozialetan partekatu herritar guztiak dantza egitera animatuta.

ura tasa

Ura eta estolderia tasa ordaintzeko epea, zabalik

Abenduaren 31 arte egin daiteke tasa horren ordainketa, erreziboa helbideratua izan edo ez.

Hau festa Lezokoa!

Piztu Lezok antxotarrei jotako erronkaren harira egindako bideoa zabaldu du. Horren arabera, 269 izan dira bideoan parte hartu duten lezoarrak.

elorsoro urteurrena

Kiroldegiko argazkiak biltzen ari dira Elorsoroko arduradunak

Larunbatean beteko dira 23 urte Oiartzungo kiroldegia ireki zutenetik. Urteurrena behar bezala ospatu ezin denez, argazki bidez egingo dute.

Gehiago