
Etxeko txikienentzat egoera berri bat hasi zen atzo 4o eguneko etxealdiaren ostean. Egunean behin, heldu batek lagunduta, ordubetez paseatzera ateratzeko aukera dute atzotik. Hori horrela, Babes Zibileko boluntarioek erabaki dute ez dela hain beharrezkoa "poz txiki" horiek ematen jarraitzea, eta horrenbestez, urtebetetzeak ospatu eta kalejira egiteari utziko diote.

Lur Saizar eta Ager Arrieta 'Mundua begiratzeko leihoak' lehiaketaren irabazle izan dira. Argazki guztiak Piztu Lezoren webgunean ikus daitezke.

Azken zenbaketaren arabera, 10 koronabirus kasu berri atzeman dira eskualdean. Bost Errenteria-Oreretan, bina Oiartzunen eta Pasaian, eta kasu bakarra Lezon.

Eskualdean zenbatu diren kasu berri gehienak Errenteria-Oreretan izan dira. Kasu berri bana atzeman da Oiartzunen eta Lezon. Pasaian, kasu berririk ez.

Talka eta Suspertze plana aurkeztu du gaur Errenteriako Udalak alderdi politiko guztiek adostuta. Etxeetaraino sartuko da herritarrek dituzten beharrei erantzuteko, eta tokiko ekonomia sarea ere aintzat hartu du. Guztira, hiru miloi euroko aurrekontua du plan horrek.

Nahi duenak taldearekin bat egiteko aukera izango du.

Sare sozialetan —Instagramen, batez ere— joera bat boladan da: norberaren herriko errealitate zein estereotipoak meme bidez islatzea. Oarsoaldera zein Bidasora ere iritsi da.

Noraino joan daiteke haurrarekin? Gaindegiaren mapan erantzuna. Mapa interaktiboa egin du jakiteko noraino iristen den kilometroko eremua.

Konfinamendua arintzeko jakinarazitako neurriekin, kezka azaldu du, Duintasuna elkarteak, "izan ere, aditzera eman digute adinekoak besteek baino luzaroago geratu beharko dugula etxean".

Konfinamendua sormen iturri ere izan daiteke. Hormek eman eta kentzen dutenaren inguruko hausnarketa egiten du Aiert Beobide protagonistak koreografian.

Txapelketak izan duen harrera ona ikusita, Fifa txapelketa telematiko handia egitea aurreikusten ari dira antolatzaileak; aurrez aurrekoa, ordea. Aurrerago emango dute informazioa zehatza.

Gaurtik hasita egunero-egunero herriaren gaineko galdera sorta zabalduko dute sare sozialen bidez, konfinamenduari aurre egiteko.

Maiatzean ospatuko ez badituzte ere, aurrerago aukera baldin badago jaiak egiteko asmoa azaldu du Alabergako Jai Batzordeak.

Errenteria-Oreretan koronabirus positiboen igoera nabarmena, azken orduetan zazpi kasu gehiago daude. Beste herrietan, hazkunderik ez.

Deskargatu ezazu Oarso Bidasoko Hitzaren astekaria.

Sei hilabeterako kontratua eskaintzen du Labore Oarsok, luzagarria. Ugaldetxoko egoitzan lan egiteko eskaintza da, astean 25 orduz.

'Non dago Mendiburu?' escape rooma osatu dute Biyurrienea gazte taldeak eta Oiartzun Aurrea iniziatiban, elkarrekin. Nerabe eta helduentzako da.

Apirila amaitu baino lehen hainbat online ekintza antolatuko ditu Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziak, Errenkoalde, Laurak Bat eta Itturri merkataritza elkarteekin elkarlanean.

Heldu den astelehenetik maiatzaren 3ra eginen dute Etxealditik Euskaraldira. Etxeko hizkuntz ohiturez «hausnartzeko eta ekiteko» eginen dute, azaroko eta abenduko Euskaraldiaren atariko

Orduotan, Alaitz Saizar 32 urteko antxotarrak, Malawin behar zuen izan. Koronabirus pandemiak, beste asko bezala, herrira itzultzera behartu du. Etxeko konfinamendutik bere esperientzia azaldu dio HITZA-ri.