
Pailazoen ikuskizuna urtarrilaren 5ean izango da, Bekoerrota kiroldegian. Edukiera mugak daude. Sarrerak jada salgai jarri dituzte.

Hilaren 12an egingo dituzte Euskal Herriko topaketak, Errenteria-Oreretan. Oiartzungo Feministen Asanbladak herrian aurkeztuko du.

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da bihar, eta horren harira, adierazpen instituzional bateratua egin du Errenteriako Udalak.

Onuradunek egunean egon behar dute Foru Ogasun, Gizarte Segurantza eta Pasaiako Udalean. Eskaerak hilaren 23ra arte aurkeztu ahalko dira.

Euskararen Nazioarteko Eguna tarteko (hilak 3), udalbatzako bozeramaileek euskara aurrerabide iritzi dute: "Euskaraz biziberritu behar dugulako gizartea".

Haserre daude emakume pentsiodun eta adinekoak. 'Toledoko Itunaren murrizketei ez!' lelopean manifestaziora deitu du Duintasunak.

Interpretazio geologiko zentroko zuzendari izandakoa 61 urterekin hil da. Aranzadi Zientzia Elkarteko kide zen.

Iaz urratzen hasitako bideari jarraituz, Gazte Mailako II. Txapelketa Nagusia, Gipuzkoar erara, jokatuko dute asteburuan Errenteria-Oreretako Niessen Kulturgunean. A eta B saileko dantzariak arituko dira bertan; D kategoriakoak, Legazpin lehiatuko dira, hilaren 12an. Iaz, lehenengoz aritu ziren neska eta mutilak liga horretan elkarrekin, bereizketarik gabe eta beraz, baldintza beretan; aurten erronka horri eutsiko diote.

Ostegunean bai, baita Euskaraldian ere, baina euskarak egunerokoan behar duela hauspoa nabarmendu du Ostolazak

3.000 eta 6.000 euroko laguntzak emango dizkiete Oarsoaldeko enpresei, gastuei aurre egiten laguntzeko eta eskualdeko 4.200 langabeen kontratazioa sustatzeko.

Arditurriko parketxekoek abenduko igande guztietarako plana antolatu dute, datorrenean hasita. 10:00etatik 12:00etara arituko dira.

Errenteria-Oreretako 100.000 biztanleko tasa 455ean kokatu da. Pasaiakoak, aldiz, 500eko langa gainditu du berriz ere.

Alaberga baserriaren ondoan eraiki dituzten 30 etxebizitza eta garajeko eraikin berriari lotuta urbanizazio osagarrirako lanen barruan zegoen aurreikusia eremu hori sortzea, eta dagoeneko zabalik dago.

Une honetan sei dira COVID-19an positibo aktiboak diren egoiliarrak Jesusen Bihotza egoitzan, eta azken orduetan zazpik jaso dute senda agiria

Udalak bereziki nabarmendu ditu Anariren kontzertua eta Lurdes Iriondoren obraren ipuin musikatuen saioa: Gezala erabat bete zen.

Paul Urkijo zuzendari gasteiztarrak jaso du saria Niessen kulturgunean izandako sari banaketa ekitaldian. Horrekin eman zaio amaiera lau eguneko jaialdiari.

Lanak abenduaren 1ean hasiko dira, joan den urtean hasitako birgaitze obrei jarraipena emanez. Altzariak eguneratzea egiteke geldituko da.

Euskaraldiaren azken txanpak ikerketa, musika, feminismoa eta jaia izango ditu ardatz. Edizioari agur esateko parte hartzera animatu dituzte pasaitarrak.

Saridunek HITZArekin jarri behar dute harremanean sariak eskuratzeko. Orotara, 172 partaide izan ditu Euskaraldiko HITZAren taldeak.

200 bat metrotan argirik ez dagoela nabarmendu dute sozialistek, eta mugikortasun ohiturak mugatzen dituen akatsa konpontzea eskatu dute.