
2021eko Hautaketa Prozesu Bateratuaren aurkako bozka eman dute oposizioko alderdiek. Euskara hutsean mintzatu dira bi taldeak, Euskaraldiarekin bat eginez.

Kantauri itsasoari egindako begirada da dokumentala, baina bereziki, 1940ko hamarkadatik gaur egun arteko bidaia egingo du arraun munduan barrena.

Abaraxka ludotekak 'Oiartzungo ihotik' karta jolasa sortu du. Dixiduk diseinatu ditu kartak, eta Iosu Mitxelena Unsainek ilustratu ditu.

Sindikatuak Etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileak jarri ditu erdigunean.

Antxoko Tren Berriaren Plataformak herri batzarra egingo du larunbatean 11:00etan herriko elizan, euren proiektua atzean utziko luketen obrak has ez daitezen lortzeko.

Lanbarren industriagunean elkarretaratzea egingo dute. Duela gutxi, inbertsio funts batek SJL enpresaren azpiegitura erosi du.

Zineman film bat ikustea inoiz baino "konprometituagoa" den garaiotan, Errenteria-Oreretak kultura zinematografikoarekin betidanik izan duen lotura ekarri du gogora OzZinemak, eta memoria ariketa proposatu.

Jauregiren Espainiaretzearen eta atxilotzearen kontrako manifestazioa egin dute gaur arratsean Lezon.

Izen emateak Lanbideren web orriaren bidez egin behar dira, eta epea hilaren 30ean amaituko da.

Pandemiak pandemia, aurten ere indarkeria matxistaren kontrako egunari begira egitarau zabala prestatu dute udalak eta berdintasun konseiluak.

Lezoko tasa 500dik jaisteko zorian dago, eta Pasaian nahiz Errenteria-Oreretan dezente egin du behera intzidentziak. Oiartzunen, 400etik hurbil.

Kontsultak eta izapideak egiteko telefonoa zein bide telematikoa erabiltzen jarraitzea gomendatu die udalak herritarrei.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunarekin bat eginez, hainbat jarduera prestatu dituzte Pasaiako emakumeek. 19:00etan Antxon eta Trintxerpen bilduko dira gaur.

Kalean da euskarazko produktuen katalogo berria. 0 eta 16 urte arteko haur eta gazteei begirako produktuekin osatutako gidara musika, informatika, filmak, liburuak, aldizkariak, jostailuak, jokoak eta web helbideak bildu dituzte.

Lezoko hainbat eragilek antolatutako 'Indarrez ezer ere ez' kanpainaren barruko ekitaldiak dira, Azaroaren 25arekin lotura dutenak.

Errenteriako Udalak erosketa bonuen bigarren kanpaina abiatuko du laster, eta horren harira, oraindik ere Bizi Errenteria programarekin bat egin ez duten establezimenduei atxikitzeko eskatu die.

Behar beharrezko baldintza da udalaren ustez, herriak eta hiriak bizikidetza seguru, solidario eta berdinzalerako gune gisa indartzea.

100.000 biztanleko tasa 463ra jaitsi da Oiartzunen, eta Lezokoa 700dik beherakoa da jada. Azken herri horretan, atzo, kutsaturik ez.

Elkarretaratzera deitu du bihar 12:30ean Foru Plazan.

Udalbatzarra egingo dute gaur, eta lehen puntua da kargua hartzearena.