Posta zerbitzu eta lan baldintza duinak eskatu dituzte

Plantillan aurreikusitako langileak ez daude, eta haien falta nabarmen sumatzen dute Errenteria-Oreretako postetxeko langileek.

COVID-19: beste 43 kutsatu Oarsoaldean

COVID-19 tasa apaltzen hasi bazen ere Lezon eta Oiartzunen, ez du joera hori jarraitu azken orduetan. Kutsatu kopuruak gora egin du bi herri horietan, eta tasak ere gora egin du.

Oarsoaldeko 45 urtetik gorakoek industrian aritzeko aukera dute

Industria 4.5 egitasmoari esker eskualdeko hamabost lagun industria sektorean lana eskuratzeko ikastaroa jasotzen ari dira Don Boscon.

Iparra galdu gabe

Azaroko igande guztietan arituko dira iparraren bila

Arditurriko parketxekoek azaroko igande guztietarako plana antolatu dute. 10:00etatik 12:00etara arituko dira.

mater garbiketa

82 kilo hondakin atera dituzte ibaiaren bazterretik

24 lagun elkartu dira Ugaldetxo auzoan, Oiartzun ibaia garbitzeko. Materren 'Plastifishkostera' kanpainaren barruko ekintza izan da.

luze edo motz

'Luze edo Motz', Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen lan berria

Umoregile oiartzuarrak bigarren bakarrizketa saioa sortu du Torregarairekin. "Emakumeen gauzei" buruz arituko dira.

Ahobizi eta Belarriprest txapak banatzen hasi dira

Oraindik ere zabalik da izena emateko epea. Euskaraldiaren web orrian egin daiteke, edo Lau Hazietara elkartearen egoitzan.

COVID-19: Azken hiru egunetan beste 135 kutsatu Oarsoaldean

Azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasan behera egin dute Lezok eta Oiartzunek. Pasaiak du oraintxe, Oarsoaldeko tasarik altuena.

Postariak kalera aterako dira lan gainkarga salatzera

Azkenaldian lan gainkarga handia dutela salatzeko aterako dira postariak kalera Errenteria-Oreretan.

sostalaritza lezo

[Galeria] "SOS" deia egin dute Lezoko ostalariek

Lezokoak elkarteak deituta, ostalariek protesta egin dute Gurutze Santuaren Plazan. Hainbat herritarrek mobilizazioarekin bat egin dute.

aniztasuna, kultuartekotasuna

'Leiho guztiak, leiho bakarra' Kulturguneko pantailara

Haurrak eta aniztasuna ardatz hartuta, 11 minutuko film laburra sortu zuen Errenteriako Udalak konfinamendu betean.

Desagertuta zegoen gaztea onik azaldu da

Familiarekin harremanetan jarri dela jakinarazi du Segurtasun Sailak.

Pasaia euskararen olatuz blaitzeko bildu dira herriko gazteak

Euskararen erabilera urriaren inguruan hausnartzeko elkarretaratzea egin dute barruti ezberdinetako gazteek. Hizkuntzaren erabileraren bitartez "itsasikara" sortzera animatu dituzte pasaitarrak.

oiartzun añorga

Bigarren zati kaxkar batek pikutara bota du oiartzuarren hasiera ona

Bigarren Nazional Mailako taldeak Añorgaren kontra galdu du, Donostian. Euskal Ligako taldeak etxean berdindu du.

Asteburuan hartu ahal izango dituzte txapak ahobizi eta belarriprestek

Euskaraldian izena eman dutenek ostiraletik igandera hartu ahal izango dute euren txapa barruti bakoitzean jarriko diren mahaietan. Oraindik zabalik da izena emateko epea.

Hiru egoiliar gehiago COVID-19arengatik kutsatuta Jesusen Bihotza egoitzan

Gipuzkoako egoitzetan egun, 175 COVID-19 kasu positibo daude; Jesusen Bihotza erresidentzian, 22 dira gaixotutako egoiliarrak.

sortu oiartzun diru publikoa

Babes soziala eta inbertsio publikoa eskatu ditu Sortuk

Elkarretaratzea egin dute Done Eztebe plazan, 'Non dago diru publikoa? Lehenik herria' lelopean. Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatu dute.

Karmengo Ama ikastetxean teilatu berria eraiki du udalak

Urriaren amaieran izandako haizeteek teilatuaren zati bat eraman zuen. Kalteak konpondu eta estalki berria ipini du Pasaiako Udalak.

Lezoko ostalari eta dendariak protestara kalera aterako dira

Lezokoak Merkatari Elkartearen ekimenez, elkarretaratzea egingo dute Gurutze Santuaren plazan 14:00etan. Ez daude ados Jaurlaritzaren neurriekin.

Antxo AF lehen taldea konfinatuta dago COVID-19 positiboengatik

Taldean hautemandako positiboen ondorioz kide guztiak konfinatuta daude. Asteburu honetako lehia bertan behera geldituko da.

Gehiago