
Matxura garrantzitsu baten ondorioz hainbat astez geldirik egon da igogailua. Mantenua bermatzeko baldintzak ezarri arren, atzerapena ekiditea ezinezkoa izan dela erantsi du udalak.
![Hibaikak I. Rosmi Bandera etxera ekarri du [Irudia: Hibaika].](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/08/rosmi-900x563.jpg)
Santanderren lehiatu dira San Pedro, San Juan eta Hibaikako ontziak asteburuan, eta bandera bakarra lortu arren, goi postuetan sailkatzea lortu dute Oarsoaldeko bote gehienek.

San Juan, San Pedro eta Hibaikako liga ezberdinetako eskifaiak Santanderreko uretan ariko dira bihar eta etzi, banderak lortzeko borrokan.

Datozen bi asteetarako erreserbak beteta daudela eta, hilaren 20ean eta 27an ere zerbitzua emango du trenak.

Positibo bakarra atzeman dute langileen artean, eta beraz, desinfekzio lanak bukatuta, kutsatutako pertsonarekin harreman esturik izan ez duten beharginak lanean has daitezkeela diote erakundeek.
!['Festamentua' emanaldiaren irudia [Argazkia: Tio Teronen Semeak]](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/08/tio-teron_festamentua-3-900x563.jpg)
WikiBizi Errenteria ibilbideaz gain, 'Agur Etxebeste', Hezurbeltzak taldea eta 'Festamentua' ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek.
!['Errimak bi oinetan' ikuskizuna [Irudia: Haatik konpainia]](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/08/errimak-bi-oinetan-900x563.jpg)
Dantza eta bertsolaritzaren arteko bidegurutzean jaiotako ikuskizunak Lezo Herri Eskolako patioa beteko du ostiral gauean.

Eskailerak konpondu eta eremu guztia lotzeko malda eraikitzeaz gain, zebrabide altuagoa egin dute Auñamendi kaleko bigarren zenbakiaren eta Saldise plazaren artean.

COVID-19 gaitzak eragindako galerak arintzeko helburuarekin, sektorera bideratzeko 250.000 euroko diru-laguntza programa onartu du Pasaiako Udalak.
![Pasaia Kayak taldea Donostia-Pasaia-Donostia probaren aurretik [Irudia: Pasaia Kayak]](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/08/talde-osoa-nautiko-ona-900x563.jpg)
Piraguistak lan ezin hobea egin zuen bigarren lekua defendatzeko. Sailkapen orokorreko bigarren postuan mantentzea lortu du Pasaia Kayak taldeak.

Azken datuek diotenez, egun bakarrean sei positibo berri izan dira Errenteria-Oreretan, bi Pasaian eta bat Oiartzunen. Lezon ez da infektaturik izan.

Euskal presoek pairatutako egoera salatzeko helburuarekin, gazte martxa egitera deitu dute Errenteria-Oreretako eta Hernaniko Sarek.

Gaurko irabazleek hilaren 25eko finalerdietarako txartela lortuko dute; hilaren 28an izango da finala.

Lezon eta Oiartzunen ez da positibo berririk izan. Errenteria-Oreretan, bere aldetik, hiru kutsatu berri atzeman dituzte, eta Pasaian, bi.

Txost pilota elkarteak astero antolatutako partidekin beste hitzordu bat dute gaur zaleek Arraguako pilotalekuan, 19:00etan.

Lau kasu atzeman dituzte Pasaian, hiru Errenteria-Oreretan, eta bakarra Lezon. Osasun larrialdi egoerari aurre egiteko neurri berriak indarrean jarri ditu Eusko Jaurlaritzak.
![Carmen Ceperok flamenkoa eta euskal kultura uztartuko ditu igandeko emanaldian [Irudia: Errenteriako Udala]](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/08/cepero-900x563.jpg)
Zinema, mendia eta dantza asteburu honetako hitzorduen artean egongo dira. Ekitaldi eta jarduera guztiak debalde dira, nahiz eta gonbidapena jasotzea ezinbestekoa den.

Atzoko emaitzen berri emateaz gain, gaurko eta biharko lehien berri eman du Txost pilota elkarteak.

Ostiralerako antolatuta zegoen jarduera hasieran, baina eguraldiaren iragarpena medio gaur egitea erabaki dute azkenean.

Pasaian eta Oiartzunen bina positibo berri zenbatu ditu Osasun Sailak; Lezon eta Errenteria-Oreretan, bestalde, ez da kutsatu berririk izan azken 24 orduetan.