Jaizkibelen azkonar bat hil dela auto batek harrapatuta salatu du Eguzki talde ekologistak.

Auto batek harrapatuta azkonar bat hil dela Jaizkibelen deitoratu du Eguzkik

Arrisku egoeran dauden EAEko ornodunen zerrendan egon ez arren, babestu beharreko espeziea dela uste du talde ekologistak, eta neurriak hartzera gonbidatu du Aldundia.

San Pedrok sailkapen orokorraren bigarren postuari eustea lortu du [Irudia: Jabiruloo].

Banderarik ez Oarsoaldeko ontzientzat

Azken jardunaldiaren ondoren, ETE ligako San Juango ontziak eta KAE1 ligako San Pedrokoak sailkapen orokorraren bigarren postuei eustea lortu dute.

Donostia-Pasaia-Donostia proban parte hartuko du bihar Pasaia Kayak taldeak [Irudia: Pasaia Kayak]

Donostia-Pasaia-Donostia proban lehiatuko da bihar Pasaia Kayak taldea

Goizean zehar jokatuko da Donostiako Klub Nautikoak urtero Euskadiko Koparen barruan antolatutako proba klasikoaren XVIII. ekitaldia.

Gailur tabernak «prebentzioz» ixtea erabaki du [Irudia: Gailur taberna]

Prebentzio neurri gisa ixtea erabaki du Gailur tabernak

Zerbitzari batek Groseko Ramuntxo Berri tabernako agerraldiarekin harremana izan duela-eta hartu dute erabakia establezimenduko arduradunek.

Lezo-Errenteria Renfe tren geltokia

Lapurreta egotzita bi gizon atxilotu dituzte Lezo-Errenteriako tren geltokian

Treneko segurtasun zerbitzuko langileek musukorik ez zeramatela-eta Ertzaintzara deitu zuten. Ordiziako taberna batean ustez lapurtzeagatik atxilo eraman zituzten 21 eta 26 urteko bi gazteak azkenean.

Xanistebanetako 2019ko txupina jaurtiketa.
Pintaketen bitartez ere eskatu dute herritarrek bidea berriz ere zabaltzeko.

Ondartxo pasealekua ireki dezaten exijitzeko elkarretaratzera deitu dute gaur

Puntetarako eta farolarako bidea berriz ere zabaltzeko protesta egingo dute arratsaldean. Pasaiako Udala, Pasaiako Portu Agintaritza eta «jabeak» egiten dituzte egoeraren errudun.

Alabergako igogailuen kokapen proposamena 2015ean egin zuen udalak.

Igogailuen inguruko adierazpenak PSE-EEk egin zituela gogorarazi dio EAJk alkateari

Jeltzaleen udal taldeak «arduraz» jokatu duela adierazi eta sozialisten adierazpenak ez zirela oposizio osoaren izenean izan gogoratu dute.

Iztieta auzoan hainbat dira azken urtean fatxadak berritu dituzten eraikinak.

Berrogei urtetik gorako etxebizitzak birgaitzeko diru-saila handitu du Jaurlaritzak

Eraginkortasun energetikoa, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeaz gain, lehen aldiz balkoiak eta terrazak sortzea edo handitzea aurreikusten dute diru-laguntzek.

Pasaiako Renfeko tren geltokia berrituko du Adifek.

Pasaiako tren geltokian irisgarritasuna bermatzeko proiektua esleitu du Adifek

Trenbide azpitik lotuko ditu bi nasak proiektuak, eskailera zein igogailuekin, eta geltokiko sarbideak hobetzeaz gain, eraikina berrituko dute espaloien arteko aldea konponduz.

'Zerura begira' Listorretan jarduera.

Izarretara begira jarriko dira ostiralean Listorretan

Jesus Arregi astronomoak gidatuko du saioa, eta izarrak zein konstelazioak haren eskutik hobeto ezagutzeko aukera izango da.

Eskuzko pasakako lehiaketako lehiakideetako batzuk Arraguako pilotalekuan.

Eskuzko pasakako aste honetako partidei ekin diete dagoeneko

Atzo hasi eta bihar asteazkenarekin bukatutzat emango dute aste honetako txapelketa. Arraguako pilotalekuan ikus daitezke norgehiagokak.

Aste honetako hitzorduak gogoratu ditu Mater museoak

Ontzi museo ekoaktiboak hil honetan zehar prestatutako jarduerekin itsas ekosistema eta Pasaiako natur guneak ezagutzera deitu ditu herritarrak.

Koronabirusa. COVID-19.

Bederatzi kutsatu gehiago izan dira asteburuan Oarsoaldean

Gaur egin ditu publiko Osasun Sailak ostiraletik atzora arteko datuak, eta horien arabera, hiru lagun kutsatu dira Errenteria-Oreretan, bost Pasaian, eta bat Oiartzunen.

Musukoa

Lau koronabirus positibo berri Oarsoaldean

Osasun Sailak bina kasu baieztatu ditu Oiartzunen eta Pasaian; Lezon ez dute positiborik atzeman, eta lehen aldiz lau egunetan, Errenteria-Oreretan ez da kutsatu berririk izan.

Atzoko jardunaldiko irudia.

Eskuzko pasakako txapelketaren beste jardunaldi bat izango da gaur

Hiru bikoteren arteko lehia izango da gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Arraguako pilotalekuan.

Koronabirusa. COVID-19.

Zazpi lagun gehiago kutsatu ditu COVID-19 gaitzak Oarsoaldean

Osasun Sailak baieztatu duenez, atzoko egunean sei positibo berri atzeman zituzten Errenteria-Oreretan, eta bat, Pasaian.

Odola emateko aukera izango dute antxotarrek datorren asteazkenean

Azken saioan 28 poltsa bildu zituztela-eta osasun krisiaren aurrean antxotarren erantzun «eredugarria» txalotu du odol emaileen elkarteak.

Koronabirusa. COVID-19. Datu ofizialak.

Bi kutsatu berri izan dira Oarsoaldean

Positibo bana baieztatu du Osasun Sailak Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen. Lezok eta Pasaiak ez dute kasurik baieztatu azken 24 orduetan.

Koronabirusa. COVID-19.

Hiru positibo berri baieztatu dituzte azken 24 orduetan Oarsoaldean

Bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Oiartzunen eta bat Errenteria-Oreretan. Lezon eta Pasaian ez da aldaketarik egon azken orduetan.

Gehiago