anari

Solasaldi musikatuak Oiartzunera ekarriko ditu 'kantagiLtza' zikloak

Lagun arteko garaia/Bizardia Elkarteak hiru saio antolatu ditu udazkenerako. Arizmendienera gonbidatu dituzte Anari, Txuma Murugarren eta Eñaut Elorrieta.

COVID-19agatik kutsatu berri bat, Pasai San Pedron

Pasaiako gainontzeko barrutietan, Antxon, Trintxerpen eta Donibanen, ez da beste kasurik atzeman.

Pasaialdea biziberritzeko neurri sorta iragarri du aldundiak

Pasaia, Lezo eta Errenteria-Oreretako udalerrietan hainbat hirigintza lan egingo dira; haien artean, San Pedroko lonja inguruko urbanizazio lanei amaiera ematea dago aurreikusita.

Oiartzun Bigarren fasea__

Tabernariek eta udalak datozen egunetan arduraz jokatzeko eskatu dute

Xanistebanak ospatuko ez diren arren, datozen egunetan otorduak egongo dituztela jakitun dira. Arauak errespetatzeko eskatu dute; tabernak 01:00etan itxiko dituzte.

Alemaniako Quantum Groupek Papresa eskuratu du

Taldeak azaldu duenez egungo plantilla mantendu egingo du %100ean —222 langile ari dira lantegi horretan— eta fabrikazioa dibertsifikatu egingo du eskaera handiagoa duten produktuetara zabalduz, enbalajerako kartoi-papera kasu.

Itsas kayakeko Euskadiko Txapelketa larunbatean lehiatuko da, Hondarribian

Pasaia Kayak taldea bertan izango da. Oraingoz, bi proba egitea aurreikusten da, biak ala biak itsas probak: Euskadiko Txapelketa abuztuaren 1ean eta Donostia-Pasaia-Donostia proba, abuztuaren 8an.

Esklerosi anizkoitzaren elkartearentzat izango da bildutako diru guztia.

'Busti zaitez' kanpaina egingo dute ostiralean Fanderia igerilekuan

Hilaren 12an, Busti zaitez kanpaina egin zuten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 80 igerileku eta hondartzetan; horietako bat izan behar zuen Errenteria-Oreretako Fanderiako igerilekua, baina eguraldiak ez zuen lagundu, bertan behera uztea erabaki zuten eta orain, ostiralean egingo dute bertan kanpaina.

kulturabirusa abuztua

Kultur eskaintzak hedatzen jarraituko du, baita abuztuan ere

Gaur aurkeztu dute Kulturabirusa egitarauaren bigarren zatia. Abuztuko egitarauko ekitaldietan herriko eragileak izango dira aktore nagusiak.

AHTaren Lezo eta Oiartzungo zatiari helegiteak jartzera deitu dute

Abiadura Handiko Trenaren Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatia informazio publikora atera du Espainiako Sustapen Ministerioak eta alegazioak jartzeko epea, abuztuaren 3an —astelehena— amaituko da.

jexux leonet bideoa

Jexux Leonet: "Udara honetan, asko zaindu eta izan zaitezte zoriontsu"

Jexux Leonet alkateak, ez-xanistebanen atarian, gogorarazi du ez dela festarik egongo. Orain arte bezain arduratsu jokatzeko eskatu die oiartzuarrei.

eli perez gaztelu

'Zerbitzuko lanean', Xabier Lete hobeto ezagutzeko aukera

Poeta eta abeslaria izateagatik ezagun egin zen oiartzuarraren alde prosaikoa bildu dute Mugarri bildumaren 26. alean. Eli Perezek azaldu du.

Pasai Antxoko Ibaiondo kantina lehiaketara atera du udalak

Kantinaren ustiapenerako kontratuak urtebeteko iraupena izango du (hiru luzapen aukerekin). Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 24ean amaituko da.

Elkartasunak hitzordua du Merkatuzarren

Odol emaileek hitzorduarekin fin jarraitzen dute COVID-19aren harira ezarritako segurtasun eta higiene neurri guztiak zorrotz beteta.

Lezoko Josetxo Etxandi Pilota Txapelketa bertan behera uztea erabaki dute

COVID-19ak eragindako egoerak eskatzen dituen osasun eta segurtasun baldintzak betetzeko zailtasunengatik, lehia ez jokatzea erabaki da. Aurten txapelketaren 45. urteurrena ospatuko zen.

pala txapelketa

Pala txapelketako finalak larunbatean jokatuko dituzte

Hernandez eta Susperregi oiartzuarrek tanto bakarrarengatik ez zuten lortu finalerako txartela. Finaletako sari banaketan ordezkari ugari egongo dira.

eskularruak

Hondakin sanitarioak, edukiontzi grisera

Berrerabili ezin diren maskarak, eskularruak eta COVID-19aren pandemian sortutako hondakinak edukiontzi grisera bota behar direla gogorarazi du udalak.

Aiako Harria

42 urteko mendizale bat hil da Aiako Harrian

Harri asko dauden eremu batean erori zen mendizalea, atzo eguerdian. Ertzaintzaren erreskate unitatea joan zen, baina ezin izan zuten ezer egin.

Parez pare zabalduko ditu komertzioak Bizi Errenteria programak

Garrantzitsuak dira tokiko establezimendu horiek herria bizirik mantentzeko, eta hala izan dadin, ezinbestekoa da herritarrek bertan eros dezaten.

Elkartasun urratsak euskal errepresaliatuen alde

Badia inguruko herriek deialdia zuten atzo Izan Bidea dinamikarekin bat egin eta euskal preso eta iheslarien aldeko urratsak batzeko.

Eskuzko pasakako txapelketa bigarren astean sartuko da

Gaur arratsaldean hiru partida jokatuko dituzte Arraguako pilotalekuan, eta bihar beste hainbeste. Pasa den astean hamabi norgehiagoka jokatu zituzten.

Gehiago