
Galtzaraborda, Fanderia, eta Beraungo estali gabeko igerilekuetako kiroldegiak hilaren 29an zabaltzeko prestatzen ari dira, eskaintzen dituzten zerbitzu guztiekin.

"Gastu militarrak behar sozialetara". Ideia hori aldarrikatzeko eta militarrek Jaizkibel mendian tokirik ez dutela esateko martxa egin zuten atzo.

Mezua lurrean idatzi dute, Sanpedrotarra Arraun Elkartearen instalazioen ondoan. Oraingoz inork ez du bere gain hartu ekintzaren ardura.

Parte hartuko dutenek, alpargata, fandangoa eta arin arina dantzatu beharko dituzte, eta aurretik izena eman beharko dute posta elektronikora mezua bidalita, eta bertan izen abizenak eta norbera bizi den auzoa zehaztu beharko dute.

Orain arte egindako online ekintzak modu presentzialean eskainiko dituzte. Partaide kopurua eta edukiaren arabera aukeratu eta egokituko da aretoa horretarako.

UEMAk turismo arloan aritzen diren establezimenduentzako kanpaina martxan jarri du. Bertako, hizkuntza, produktuak eta ekonomia sustatu nahi dituzte.

Kontziliazioa errazteko bidean, bi neurri zehatz hartu ditu Errenteriako Udalak. Urrats bat dira, guraso asko eta askok eskertuko dutena, baita haur ugarik ere konfinamendu luzearen ostean.

Oiartzungo Udalak 150.000 euro bideratuko ditu jarduera ekonomikoa berrabiarazteko. Fakturazioa erdia baino gehiago jaitsi den establezimenduentzako da.

Honakoa Gaztedi Txiki elkartearen eskaintza: zazpi egunez lagunekin gozatzeko aukera. Adin tarte bakoitzeko txanda ezberdinak antolatu dituzte.

Izan Bidea dinamika jendaurrean aurkeztuko dute hilaren 20an. Presoak etxeratzeko dinamika Mikel Arrieta larri gaixo dagoen herriko presoaren aldeko kanpainarekin uztartuko dute.

Trintxerpe eta Donibaneko kirolguneez gain, Antxoko Ibaiondo frontoia alokatzeko aukera izango dute berriz ere herritarrek. Bizibadia bizikleta mailegu zerbitzua ere aktibatu du Pasaiako Udalak.

Gogor saiatzen ari da Erik Gartzia Egunean Behineko jokoaren 700+euskaraz taldean sailkapeneko lehen postuetan kokatzeko

Azken hilabetean egunero elkarretaratu dira Patxi Ruiz gose greban zen euskal presoaren egoera zein gainontzeko euskal presoena salatu eta babesa helarazteko.

Valladolideko espetxera hurbilduko dute Balbino Saenz euskal preso antxotarra, COVID-19ak eragindako larrialdi egoerak baimentzen duenean.

Lezoko kirol instalazioak hilaren 29an zabalduko dituztela jakinarazi du instalazioak kudeatzen dituen BPXpot Lezok. Segurtasun neurriekin irekiko dituzte.

Aurreko saioetan bezala, kultur etxean egingo da odola emateko saioa.

Asteburuaren hasierarekin batera, herritarrek itsas kultur faktoriaz gozatzeko aukera izango dute. Berri ona ospatzeko, asteburu honetan, sarrerarekin batera ontziaren ibilbideaz gozatzeko aukera izango dute bisitariek, doan.

Udaletxeko Informazio Bulegoan mahaien zozketa publikoa egingo dute bihar goizean.

Oiartzungo helduen antzerki taldeak 'OIbehARraTZUNa' antzezlana bideo formatura moldatu du. Oiartzun Aurrearen bitartez zabaldu dute.

41 urte bete dira hilketa homofobo hartatik, baina bizi-bizirik jarraitzen du Francisen irudiak bere herrian.