
Katalunia edo Eskoziako ereduetatik ikasita, erreferenduma eguneroko gauzei buruz erabakitzeko tresna dela aldarrikatu du Gure Eskuk. Elkartearen ibilbideari errepasoa eman dio Olaziregik.

Nongoa naiz? del mundo erakusketak ateak zabalduko ditu hilaren 12tik Jantziaren Zentroan. Izen bereko proiektuan kultura ezberdinetako emakumeek sortutako jantziak bildu dituzte, besteak beste.

3. fasean da Oarsoaldea: zer (gehiago) egin daiteke? Hemen, fase berrian egin daitezkeen gauzetako asko, zerrenda batean.

Pasa den astean elkarrizketatu zituzten protagonista izango direnak, eta atzo grabatu zuten saioa Haurtzaroko frontoian. Hilaren 14an emango dute.

Hamarnaka lagun kutsatu dira COVID-19arekin Oarsoaldean eta Bidasoan. Horietako askok arin pasa dute gaixoaldia, beste batzuk larri, eta gutxi batzuk ez dute borroka irabaztea lortu.

Astelehenetik aurrera, ohiko ordutegian hasiko da herritarrei arreta ematen Zu! zerbitzua. Hori bai, presentziala egin nahi dutenen kasuan, ezinbestekoa da aurretiko hitzordua eskatzea, eta horretarako 010 telefono zenbakira deitu beharko dute interesdunek, edo udaletxe sarreran eskatu.

Ekainaren 9tik aurrera, hamar egunetan hiruna bilera egingo dituzte, entitateetako pertsonei moldatutako ordutegiekin.

Orain Bizikletan kanpainarekin lotuta bi kontratazio berri egin dituela jakinarazi du udalak: 2016ko bizikleta planean jasotako plangintzaren berrikuspena da bat, eta bizikletarekin lotutako trafiko seinaleak hobetzeko azterlana, bestea. Udalak gainera, Bizikleta Hiriko Garraiobide Gisa Ezartzeko Udal Programa diseinatu eta garatu nahi du datozen hilabeteetan.

Aisialdiari dagokionez, bada zer egin terrazez eta kirolaz harago. Hainbat museok ateak ireki dituzte. Soinuenea asteartetik dago irekia, gaur Oiasso Erromatar Museoaren txanda izan da, eta bihar, Mater Ontzi Museoarena.

Hamaika Gara dinamikak mobilizazioa iragarri du astebururako. Herritarrak deitu ditu bere aldarriak kartulina batean idatzi, plazetara eraman, eta lau haizetara zabaltzeko.

COVID-19ak eragindako larrialdi egoeran geldituta egon ondoren, udalaren tramite administratiboak berriro hasi direla jakinarazi dute.

Euskara sustatzeko Lezoko Udalaren diru laguntzak martxan dira. Bost arlo nagusitan banatu ditu udalak laguntza eskatzeko esparruak.

Auzo elkarteetan aritu diren ehunka herritarren lana ezinbestekoa izan da Errenteria bizigarri bat eraikitzeko. 700. urteurrenean, ohorezko lekua eta aitortza merezi duten zalantzarik ez da.

'Elikadura industrian COVID-19aren aurrean jardutea' doako online ikastaroa antolatuko da ekainaren 9an (asteartea) 10:00etatik 11:00etara.

Oraingoz, fosoan eta gimnasioan entrenatuko dute moreek.

Duintasuna kalera itzuli da gaur. Pandemiaren aurreko aldarrikapenak errepikatu dituzte, baina normaltasuna ez dela itzuli, edo ez ohikoa dela argi gelditu da.

Dianak, mendekosteak izan behar zirela ez ahazteko. Herriko txistulariek asteburuko goizetan musika jarri dute kaleetan, lezoarrak gozo esnarazteko.

Euskal Herria plazakoak izan ziren lehenengoak aurreko egoerara bueltatzen, eta orain herriko beste bi aparkaleku publikoak itzuliko dira.

22 egun positibo berririk gabe, eta aurrera. Esan daiteke Oarsoaldean COVID-19 birusaren hedapena kontrolpean dagoela, baina tentuz ibili behar da.

Saioen esteka lortzeko, 943 449 635 telefono zenbakira deitu, 647 673 451 telefono zenbakira whatsappa bidali, edota posta elektronikora mezua bidali behar da.