
Eusko Jaurlaritzak ematen duen diru laguntza horiek eskatzeko baldintzen berri eman du Oarsoaldea Garapen Agentziak. Enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago.

Ikastetxeetan egiten diren txertaketa kanpainak bertan behera geratu direnez, ACWY meningitisaren kontrako txertoa jaso dezakete.

San Pedro eta Donibanen gertatzen diren jende pilaketak direla eta, herritar ugari "kexu" direla adierazi du Pasaiako EH Bilduk.

Hogeita bost egun beteko ditu gaur gose greban Patxi Ruiz Txantreako euskal presoak Murtzia II espetxean. Sustengua erakutsi diote beste behin ere, bizi duen egoera salatu, baita gainontzeko euskal presoei elkartasuna erakutsi ere Errenteria-Oreretan hamarnaka lagunek.

Plazak eta kaleak berreskuratzeko unea heldu dela iritzita, horretara deitu dituzte herritarrak bizi dugun eta datorren krisiari Euskal Herritik erantzutera, hain zuzen ere.

Oiartzun Aurrea boluntario sareko kideek antolatuta, hiru saioko antzerki telematiko gidatuak eskaini dituzte Oier Guillan antzerkigilearen eskutik.

Bihar irekiko dute interpretazio zentroa, eta astebururako plan pare prestatu dute. Larunbatean orientazio jolasa egingo dute, eta igandean, mendi ibilaldia.

Tokiko informazioa lantzen duten eta beste inon argitaratzen ez den informazioa jorratzen duten komunikabide txiki eta ertainen lana sustatu eta bultzatu nahi izan ditu Googlek.

Asteburuan irekiko dute Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa. Oraingoz, hitzordua aldez aurretik eskatu beharko da eta gehienez ere, zazpi lagunez osatutako taldeak sartu ahalko dira une berean.

72 pertsona gehiago lanik gabe Oarsoaldean maiatzean. Iazko maiatzarekin alderatuz gero, 801 pertsonak galdu dute lana azken hilabeteetan.

Osasun Sailak zabaldutako datu ofizialek diotenez, beste egun batez, ez da kutsatu berririk izan Oarsoaldean, eta dagoeneko, hogeita bat egun bete dira positibo berririk gabe.

Osasun Sailak plazaratutako azken datu ofizialen arabera, ez da kutsatu berririk izan azken orduetan Oarsoaldean; hamaika izan dira gaitzak hildakoak eskualdean izurria hasi zenetik.

Liburutegian maileguak egin ahalko dira eta Errenteriako Udalaren Kultura Sailak arreta eskainiko du aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Ekainaren 1etik (astelehena) aurrera, maileguak aurrez aurre egin ahalko dira Antxo, Donibane, San Pedro eta Donibaneko liburutegietan.

Oroitzene AEK, astelehenetik euskara gosea dutenen zain. Aurrez aurreko harrera zerbitzuari ekingo diote astelehenean, txanda eskatuta.

COVID-19ak sortutako larrialdi egoeragatik zerbitzua murriztuta egon da. Astelehenetik aurrera, berriro aterako da ordu erdiro, Arraguatik.

Mailegu zerbitzuarekin zabalduko ditu ateak Andreone liburutegiak. Bestelako zerbitzuek etenda jarraituko dute. Segurtasun neurriak bete behar dira.

Garapen agentziak bere bulegoak irekiko ditu astelehenean. Hitzordua hartu beharko da lehenago, eta musukoa erabili beharko da.

Elkarrekin Podemos-IU Errenteriaren hauteskunde bulegoa astelehenean zabalik. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen posta botoa kudeatzeko zabalduko dute.

COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko, hileroko odol emate saioari eustea erabaki dute Errenteria-Oreretako Odol Emaileak taldeak. 18:00etatik 20:30etara eman ahalko da odola.