Bederatzi pertsona identifikatu dituzte Oiartzungo hotel bateko festan
Ertzaintzak jakinarazi duenez, larunbat gauean, gela berean zeuden lagunak identifikatu zituen, eta 23 isun proposamen egin.
Ertzaintzaren iturriek jakinarazi dutenez, pasa den larunbatean bederatzi pertsona identifikatu zituzten Oiartzungo hotel batean.
Gaueko hamabiak hogei gutxi inguruan, ertzainak hotel bateko gela batean sartu ziren. Bertan aurkitu zituzten bederatzi lagunak, eta 23 isun proposamen egin zituztela gaineratu dute.