Elkar zaintzarako deia egin du Oiartzungo Udalak
Neurriak errespetatzeko eta arduraz jokatzeko deia egin du udal erakundeak, 500eko langa gainditu eta herria eremu gorrian sartu den egunean.
Oiartzun eremu gorrian sartu da gaur, 500eko langa gaindituta. Horren harira, Oiartzungo Udalak deia egin die herritarrei, elkar zaintzarako.
“Azken egunetan”, adierazi du udalak, “COVID-19aren kutsatuen kopurua asko igo da gure herrian eta ondorioz, birusaren zabalpena kontrolatu gabe dago”.
Udalak indarrean neurriak errespetatzeko eta arduraz jokatzeko eskatu nahi die herritarrei, Oiartzungo osasun egoerak hobetze aldera egin dezan: “Norbere burua eta ingurukoak zaintzea oso garrantzitsua da bizi dugun osasun egoera larrian”.