Ihoteak ez dira ohi bezala ospatuko, baina giroa sumatzen da
Auzoetako koloredun banderak ikus daitezke hainbat balkoitan, eta lanera zakuz jantzita joan denik ere bada. Normala denez, ez da ekitaldirik egingo.

Gainontzeko festa guztiak bezala, aurtengo ihoteak bertan behera geratu dira. Oiartzungo kaleetan, hala ere, nabaritzen da ez dela ohiko asteburu bat. Hainbat balkoietan auzoko koloredun banderak ikus daitezke, eta bada lanera zakuz jantzita joan denik.
Herriko ikastetxeetan ere ospatu dituzte, ez ohiko moduan, ihoteak.