Atsolorra prestatzeko bilera egingo dute ostegunean
Bileran parte hartzeko aurretik deitu beharko da. Egoera berezia haurrei ongietorria emateko oztopo ez izatea nahi dute antolatzaileek.
2020an jaiotako oiartzuarrei ongietorri ekitaldia egingo diete aurten ere. Udalak ez du nahi pandemiak sortutako egoera berezia horretarako oztopo izatea.
Prestaketa lanekin etzi —hilak 11, osteguna— hasiko dira, bilera batekin. Gurasoak deitu dituzte bilerara, eta aldez aurretik jakinarazi beharko dute bertara joango direla, edukiera errespetatze aldera.
Unean uneko osasun egoeratik eratorritako arauetara moldatuko direla ziurtatu dute atsolorraren antolatzaileek.