Haurtzarok ikastolako jolastokiko txikizioak salatu ditu
Jolastokiko gune bateko egurrezko hesia hautsi dute. Ikastola "herriari irekita" dagoela esan dute, eta egunerokotasunean haurrak jolasten direla.
Haurtzaroko jolastokiko eremu batean txikizioak egin dituztela salatu du ikastolak, “beste behin”. Jolasgune bateko egurrezko hesi bat hautsi dute.
Haurtzarok gogorarazi duenez, herriari irekita dagoen instalazioak ditu, hesirik gabekoak. “Denon ardura da zaintza. Bereziki, egunerokotasunean haurrak erabiltzen dutelako”.