Maialen Oiartzabal, seigarren denboraldiko lehenengo proban
Jauzi batzuk nahi bezain ongi ez zitzaizkion atera oiartzuarrari, Les Arcsen. Hurrengo lehiaketa Suitzako Davoseko eski estazioan izango du.
Maialen Oiartzabal oiartzuarrak ez du denboraldia nahi bezala hasi. Pasa den larunbatean parte hartu zuen Freestyle Europako Kopako lehenengo proban, Les Arcseko eski estazioan (Frantzian).
Hainbat jauzi ez zituen behar bezala egin, eta seigarren postuan bukatu zuen lehiaketa. Datorren proba Davosen (Suitza) izango da, eta bertan hobeto aritzea espero du.