Atsolorra prestatzeko bilera, gaur
2020an jaiotako oiartzuarren gurasoak gaur arratsaldean elkartuko dira.
2020an jaiotako haurrei egin beharreko prestaketa lanekin gaur hasiko dira, bilera batekin. Gurasoak deitu dituzte bilerara, eta aldez aurretik jakinarazi beharko dute bertara joango direla, edukiera errespetatze aldera.
Unean uneko osasun egoeratik eratorritako arauetara moldatuko direla ziurtatu dute atsolorraren antolatzaileek.
