'Burnizko potoa' Goizuetan aurkeztuko dute
Antton Kazabonek, Anton Mendizabalek eta Jokin Mitxelenak Artikutzako trenari buruzko sortutako komikia aurkeztuko dute hilaren 27an.

Antton Kazabon eta Anton Mendizabal, liburuaren aurkezpen egunean.
Antton Kazabonen testua eta Jokin Mitxelenaren irudiak ditu Burnizko potoa komikiak, eta Anton Mendizabalen aholkularitza.
Artikutzako trenari buruzkoa da komikia. Horrela kontatu dute egileek: “Artikutzan gazte bat zauritzen da, eta mutil kozkor batek trena hartzen du, Altzibarreraino. Han jaitsi eta Don Feliz medikuarengana joaten da. Bueltatuko dira Artikutzara, gaztea sendatzera. Han ikusten dute zer dagoen burdinazko poto horretan”.
Liburua Artikutza geografikoki dagoen herrian —Goizuetan— aurkeztuko dute hilaren 27an. 18:30ean izango da, udaletxeko ganbaran.
