Oiartzun KE Igorren bueltatuko da txapelketara
Arratia taldearen kontra arituko dira oiartzuarrak, Bizkaiko udalerriko Urbieta futbol zelaian. Bigarren taldeak Gasteizen jokatuko du etzi.

Oiartzunek eta Igorrek pasa den denboraldian Ugaldetxon jokatu zuten partidan.
Oiartzun Kirol Elkarteko taldeek ez zuten partidarik jokatu pasa den asteburuan. Oraingo honetan, biek etxetik kanpo jokatu beharko dute.
Lehen Nazional Mailako taldeak Igorrera joan beharko du larunbatean. 15:30etik aurrera, Urbieta futbol zelaian arituko dira. Arratia taldea sailkapeneko azkeneko postuan dago, hamar partidatan bi puntu pilatuta. Oiartzuarrek hamahiru dituzte.
Bigarren taldeak, berriz, Gasteizen jokatuko du, igandean. 17:00etan hasiko da partida. Liga berekoak dira Oiartzun eta Alaves. Oiartzuarrek hamahiru puntu dituzte, arabarrek baino bat gutxiago. Erandioko Betiko Neskak eta Pauldarrak taldeekin batera, Euskal Ligaren sailkapeneko erdialdean daude. Lau taldeak beste hainbeste puntuko tartean sartuta daude.
