Asteburu eskasa izan da Oiartzun KEko neskentzat
Lehen taldeak partida txarra jokatu zuen Igorren, eta gol bateko aldeagatik galdu zuen. Bigarren taldeak ere 2-1 galdu zuen. Mutilak datorren asteburuan hasiko dira.
Oiartzun Kirol Elkartearentzat ahazteko moduko asteburua izan da. Emakumeen Lehen Nazional Mailakoak Igorrera joan ziren, Arratiaren kontra jokatzeko.
Partida oso gaizki hasi zuten, eta horrek baldintzatu zuen partida. Partidako gol bakarra jaso zuten, eta bigarren zatian ez ziren gai buelta emateko.
Bigarren taldeak, berriz, Gasteizen jokatu zuen. 2-1 galdu zuten.
Datorren asteburuan mutilen taldea lehiaketara bueltatuko da. Zuzenean emango dute partida.